Asteburu honetan ospatuko du Irunek abuztuko hitzordu ohikoenetako bat: 45. Euskal Jira. Ekitaldiak abuztuaren 8an, ostiralean, hasi eta abuztuaren 10era , igandera, arte luzatuko dira. Aurtengo egitarauak berrikuntzak dakartza. Ondorioz, trafiko aldaketak asteburu osoan zehar izango dira, batez ere, Urdanibia plazaren inguruan eta desfilearen ibilbidearen inguruan.
Ostiral honetan, abuztuaren 8an, hasiko da Euskal Jira, Irungo udako hitzordu nagusienetako bat, igandera arte, abuztuaren 10era arte, luzatuko den jai egitarauarekin.
Euskal Jiraren 45. edizioaren aurkezpenaren prentsaurrekoan aurreratu zen bezala, aurtengo egitarauak berrikuntza esanguratsuak dakartza, hala nola, gurdien desfilea, goizez egingo dena, arratsaldez egin beharrean, eta larunbateko Herri Bazkaria, 14:30etan Santiagoko frontoian.
Gurdien desfileaz eta Herri Bazkariaz gain, irundarrek beste proposamen batzuk ere izango dituzte, hala nola kontzertuak, erraldoiak eta buruhandiak, dantza, haurrentzako jolasak, bertsoak eta Pentatloi Lehiaketa tradizionala.
Trafiko-afekzioak
Euskal Jira dela eta, Irungo Udalak, Udaltzaingoaren bidez, trafikoan honako eragin hauek izango dituela jakinarazi du.
Trafiko-afekzioak
Euskal Jira dela eta, Irungo Udalak, Udaltzaingoaren bidez, trafikoan honako eragin hauek izango dituela jakinarazi du.
Abuztuak 8, ostirala
Erraldoien eta buruhandien desfilea dela eta, 17:40tik 20:00etara Urdanibia plaza, Salis etorbidea eta Juncal, Santiago, Eskolak, Fermin Kalbeton, Foruak, Nagusia eta San Martzial kaleak kaltetuta egongo dira.
Denbora tarte horretan, Colon pasealekuan eta Urdanibia plazan mozketa puntualen bat egin ahal izango da, desfilearen galtzada gurutzatzearen ondorioz.
Larunbata, abuztuak 9
10:00etatik aurrera ezingo da Urdanibia plazara sartu Eguzkitzako ibarra, Prudencia Arbide, Dolores Salís, Santa Elena, Pelegrin de Uranzu, Korrokoitz, Juncal eta Papinea bideetatik. Larreaundi auzorako sarbidea Euskal Herria etorbidetik bakarrik egingo da.
11:00etatik aurrera, Uranzu kaletik Urdanibia plazarako sarbidea ere itxiko da, eta trafiko guztia Nafarroa etorbiderantz bideratuko da.
Hauek dira Euskal Jira desfileak eragingo dituen trafiko mozketak:
– 9:30etatk aurrera itxita egongo da Gibeanakako biribilgunetik Zubimuxuko biribilgunerako sarbidea.
– 10:50etik aurrera itxita egongo dira Hondarribia kalea, Colon pasealekua eta Gipuzkoa hiribidea, Hondarribirako noranzkoan. 11:00etatik aurrera, bi noranzkoetan moztuko da.
– Txanaleta plazako ibilbide luzeko behin-behineko autobus geltokira ezingo da sartu 10:50etik desfilea bertatik igaro arte (13:00ak inguru).
– San Juan plazako taxi geltokiak ez du aldaketarik izango, eta Jose Ramon Agirretxerenak, berriz, bai. Sarrera Gipuzkoa hiribidetik egingo da, Luis Mariano kalea erabiliz (kontrako noranzkoan), eta irteera Joaquin Gamon eta Pikoketa kaleetatik egingo da (kontrako noranzkoan).
– Aparkalekuei dagokienez, San Juan eta Mendibilekoek ez dute eraginik izango. Colon pasealekuko aparkalekua, bai, 10:50etik aurrera Jose Ramon Agirretxeren sarrera moztuta egongo baita, eta Gipuzkoa etorbidetik sartu beharko da. Irteera Joaquin Gamon eta Pikoketa kaleetatik egingo da (kontrako noranzkoa).
Murrizketa horiek altxatzen joango dira desfilearen ilarak aurrera egin ahala eta oinezkoen segurtasuna bermatu ahala (13:45erako gutxi gorabehera); bitartean, saihesbidea erabiltzea gomendatzen da joan-etorrietarako.
Udaltzaingoak herritarren laguntza eskertu du, eta, aldi berean, beren ibilgailuen erabilera behar bezala planifikatzeko eskatu du.
Irunbus
Irunbus zerbitzuan aldaketa hauek aurreikusten dira abuztuaren 9an, larunbata, 10:50etik 13:00etara gutxi gorabehera.
L1. ZAISA – OSPITALEA
Ospitalerantz: 10:45etik 13:00etara gutxi gorabehera, autobusak Fermín Calbetón kaleraino iritsiko dira. Handik, itzulbidetik, Nafarroa hiribidean behera, GI-636 errepidetik desbideratuko dira, eta Zubimuxu plazatxoko biribilgunetik Letxunborro hiribidera igo, eta ospitalerantz egingo dute, betiko bidetik.
Zaisarantz: 10:45etik 13:00etara gutxi gorabehera, autobusek Aldabe Mendia kalerainoko betiko ibilbidea egingo dute. Han, buelta eman, eta, GI-636 errepidetik, Oxinbiribileko biribilguneraino joango dira, eta, itzulbidean gora, Zaisaraino helduko dira, betiko bidetik.
L2. SAN JUAN – KATEA
11:00etatik 13:00etara gutxi gorabehera, abiaburua Elizatxo hiribideko 10 zenbakia izango da (Sindikala)
L3. SAN JUAN – ARTIA
Ez da aldaketarik izango.
L4. SAN JUA – ANTZARAN – OLABERRIA
10:45etik 13:00etara gutxi gorabehera, abiaburua Elizatxo hiribideko 11 zenbakia izango da (olibondoen biribilgunea). Tarte horretan, Antzaranerako zerbitzua bertan behera geratuko da.
Murrizketak desfilearen azkenak aurrera egin eta oinezkoen segurtasuna bermatu ahala kenduko dira.



