Euskara

Euskara Euskal Herriko hizkuntza da, zazpi probintzietan hitz egiten da: Araban, Gipuzkoan, euskara_gaztea11_03_2010_16_01_18Bizkaian, Nafarroan, Nafarroa Beherean, Lapurdin eta Zuberoan. Euskaraz hitz egiten dutenei euskaldun esaten zaie. Euskara hizkuntza isolatua da, ez du bere familiako beste hizkuntzarik, eta Europako hizkuntza zaharrena da. Erromatarrak etorri zirenean, euskarak gaurkoa baino askoz ere hedapen zabalagoa zeukan. Euskarak eutsi zion latinaren eta hizkuntza erromanikoen hedatzeari.

Euskal Herrian bertan euskararen hedadura ez da berdina lurralde guztietan. Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen %60 euskara hitz egiteko gai dira. 775.000 pertsonak euskara ondo ulertu eta hitz egiten dute eta 459.000 pertsonak ondo ulertu baina hitz egiteko zailtasunak dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan. Amerikako Euskal etxeetan euskara hitz egiten da, Euskal etxeak atzerrira joandako euskaldunak batzen diren lekuak dira. Elkarte hauen helburua elkarren arteko laguntza eta euskal nortasuna babestea dira. Honetarako ekintza ezberdinak antolatzen dira: Euskarazko klaseak, kanta eta dantza taldeak, aldizkariak, liburuak, festak, bertsolari txapelketak, eta abar.

Euskalkiak euskararen dialektoak dira, bost daude: Mendebaldekoa (izendapen zaharrean, bizkaiera), Erdialdekoa (gipuzkera), Nafarroakoa, Nafar-lapurtarra, eta Zuberotarra. Sor-tzez lehena Mendebaldekoa izan zen. Lau Foru Aldundiek Euskaltzaindia sortu zuten 1918an, euskararen arauak jartzeko. Orain eskolan euskara batuan hitz egiten dugu.

Franco agintzen ari zenean, euskara ezin zen hitz egin Euskal Herrian, eta ia desagertu da. Orain eskola guztietan hitz egiten eta irakasten da. Euskal Autonomia Erkidegoan euskara ofiziala da. Nafarroako Foru Erkidegoan hiru zonalde daude, euskara bakarrik ofiziala da zonalde euskaldunean (iparraldean). Ipar Euskal Herrian, euskara ez da hizkuntza ofiziala.

Euskara telebistan, irratian, egunkarian, liburuetan eta Interneteko web orrietan dago, baina nik uste dut gehiago erabili behar dela.

La Sallen, Euskararen Astea ospatzen dugu: euskarako abestiak abesten ditugu, kalejira bat egiten dugu, euskaraz hitz egiten saiatzen gara, eta oso ondo pasatzen dugu. Irunen, Euskal Jira ospatzen dugu, udan da, gurdiak ateratzen dira, jendeak dantza egiten du, sardina erreak jaten dira, eta sagardoa edaten da Urdanibiako plazan.

 

Irungo La Salle LH 6. maila
Leire Martinez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude