Gipuzkoako Eskolarteko Igerilari Osoaren Txapelketan emaitza onak lortu ditu Bidasoa XXIek. Izan ere, klubak 16 probatatik 12 irabazi ditu, taldekako 3 sailkapenetan irabazi duelarik. Banakako mailan, Garazi Azkuek eta Alain Arretxek lortutako txapelak nabarmendu behar dira. Nesken sailkapenean Xarma Beraiz izan zen hirugarren eta 2011ko mutiletan Jon Txapartegi bigarren.
Emakumezkoen sailkapenean Garazi Azkuek argi eta garbi menderatu zituen 4 probak, guztietan marka oso altuak lortuz. Eider Emazabel izan zen bigarren tximeletan eta hirugarrena bizkarrean eta krolean. Xarma Beraiz izan zen bigarrena bizkarrean eta hirugarrena brazan. Hirurek, Clara Lopez-Quintana eta Marina Goñirekin batera, argi eta garbi irabazi zuten bi erreleboetan.
2011ko mutilen sailkapenean Alain Arretxek irabazi zuen bizkarrean eta krolean, tximeletan hirugarren izan zelarik. Jon Txapartegik irabazi zuen tximeletan, Harriet Iraola hirugarren izan zen bizkarrean eta Luken Simalek postu bera lortu zuen brazan. 2012an jaiotakoen artean, Gotzon Ausanek brazan lortutako garaipena nabarmendu behar da, crolean bigarrena eta bizkarrean hirugarrena izanik. Koldo Navarro hirugarren izan zen tximeletan. Mutilek ez zuten aukerarik eman eta Alain Arretxe, Jon Txapartegi, Oihan Escamendi eta Koldo Navarrok osatutako laukoteak 4x50L irabazi zuen. Estiloen erreleboan Gotzon sartu zen Koldo Navarroren ordez eta argi irabazi zuten.
Azkenik, taldekako sailkapenetako trofeoak banatu ziren, hiru sailkapenetan garaipen ukaezina lortuz: emakumezkoetan, gizonezkoetan eta taldekoetan.



