Udal Euskaltegiak euskara ikastaro trinkoak eskainiko ditu uztailean eta abuztuan, eta langabezia egoeran daudenentzat LANNAHI programa eskainiko du.
Uztaileko ikastaro trinkoa hil horren 3an hasi eta 28an bukatuko da eta 9:00etatik 13:15era arteko ordutegia izango du. Abuztukoa, hilaren 1ean hasi eta 29an bukatuko da ordutegi berarekin. Ikastaro trinko hauen prezioa 69,40 eurokoa da, baina asistentzia eta aprobetxamendu ona duten ikasleek udalak euskara ikasteko ematen dituen bekak eskuratu ahal izango dituzte. Beka honen bitartez matrikula prezioaren %100a arte jaso dezake ikasleak.
Ikastaro trinkoetan interesa duten pertsonak aipatu egunetan (maiatzaren 29tik ekainaren 8ra) Udal euskaltegira (Urdanibia plaza, 5) hurbildu behar dira bulego ordutegian 10:30-13:30 goizez eta 16:30-19:00 arratsaldez.
LANNAHI
Udalak, gainera, ikastaro trinko hauen data eta ordutegi berean doako ikastaroak eskaintzen dizkie langabezia egoeran dauden ikasleei LANNAHI programaren bitartez.
Interesatuek maiatzaren 29tik ekainaren 8ra egin beharko dute izenematea SAC24h zerbitzuaren bitartez IRUN TXARTELA edo beste ziurtagiri elektroniko batzuk erabiliz (NA elektronikoa, IZENPE txartela..), HAZ-SACeko autozerbitzu terminalak erabiliz edo Udal Euskaltegira (Urdanibia plaza, 5) hurbilduz bulego ordutegian (10:30-13:30 goizez eta 16:30-19:00 arratsaldez).
Izena emandakoek mailaketa proba egin behar dute Udal Euskaltegian maiatzaren 29tik ekainaren 8ra.