Real Unióneko Beteranoen taldeek badakite zein aurkari izango dituzten hurrengo Donosti Masters Cup txapelketan. Guztira 80 taldek hartuko dute parte ekainaren 2tik 4ra bitartean ospatuko den Donosti Masters Cup txapelketaren 9. edizioan.
+50 kategorian, Real Unióneko Beteranoek Club San Agustín (egungo txapelduna), Veteranos Castellón, Veteranos Aragón eta AS Sonvico taldeen aurka neurtuko dituzte indarrak; +35 kategorian, berriz, irundarrek, bigarren talde gisa eta 2023an beteko den fundazioaren mendeurrenaren omenez, CD Roca gisa parte hartuko dute txapelketan eta euren koloreak jantziko dituzte. Autorestore Zaragoza, Futebol Antunos Alunos Universidade Aveiro eta Association Sportive Spatiale Aquitaine izango dituzte aurkari.