GazteARTEan Irungo Gazteria Arloaren eskutik, HaurARTEan programaren barruan, hazkuntza kontziente eta afektiboaren inguruko lau tailer egingo dira, otsail eta maiatz artean, Palmera-Montero Gunean. Arloko ordezkari Sandra Caballerok ezagutzera eman ditu, Palmera-Montero Gunean bertan.
Palmera-Montero Gunean egingo dira tailerrak. interesdunek otsailaren 7tik aurrera eman ahalko dute izena, Udalaren webgunean, toki guztiak bete arte. Eskatzen dutenek, gainera, 3 eta 11 urte arteko haurrentzako doako kontziliazio zerbitzu bat erabili ahalko dute.
Tailer hauek haur eta nerabeen garapen integrala izango dute ardatz, ikuspuntu kontziente batetik, eta tokiko ikaskuntza komunitate bat eratzea izango dute helburu, erdigunean haur eta nerabeen eskubideak jartzen dituena. Familiartean harreman osasuntsuagoak izatea bultzatuko dute, eta, horrela, guraso eta hezitzaileentzat izango dira.
Sandra Caballerok adierazi duenez, Udalak eta, bereziki, Gazteria Arloak argi dute hazkuntza sano eta afektiboa sustatzea funtsezkoa dela gazte irundarren hazkunderako. “Bada, tailer hauen helburua da gurasoek eta seme-alabek harreman sendo eta estuagoak izan ditzaten bultzatzea, seme-alaben haurtzaro eta nerabezaroa ahalik eta sano eta seguruena izan dadin”, azaldu du Gaztearia arloko ordezkariak.
Tailerrak, xehe-xehe
Haurtzaro eta nerabezaroko gaietan esperientzia handia duten profesionalek emango dituzte tailerrak, gai hauen inguruan:
Otsailaren 18an, 17:30etik 19:30era
- Tailerra: Pornografia kontsumoa eta sexu heziketaren garrantzia ulertzea.
- Irakaslea: Raúl Marcos Estrada, sexologo eta psikologoa.
- Izena emateko epea: Otsailak 7-17, toki guztiak bete arte.
Martxoaren 25ean, 17:30etik 19:30era
- Tailerra: Sexu heziketa etxean: nola heldu praktikan.
- Irakaslea: Raúl Marcos Estrada, sexologo eta psikologoa.
- Izena emateko epea: Otsailak 7 – martxoak 20, toki guztiak bete arte.
Maiatzaren 6an, 17:30etik 19:30era
- Tailerra: Amorrua eta frustrazioa: nola aurre egin.
- Irakaslea: Míriam Tirado, idazle, kazetari eta hazkuntza kontzienterako aholkularia.
- Izena emateko epea: Otsailak 7 – apirilak 30, toki guztiak bete arte.
Maiatzaren 14an, 17:30etik 19:30era
- Tailerra: Nola gerturatu Z belaunaldikoengana? Egungo gazteei lagun egiteko erronka eta aukerak.
- Irakaslea: Isa Duque, psikologo, sexologo eta terapeuta sistemiko familiarra.
- Izena emateko epea: Otsailak 7 – maiatzak 9, toki guztiak bete arte.
Tailerrei buruzko informazioa eta izena emeko formularioa, hemen.
Irakasleak
- Raul Marcos Estrada, psikologoa eta sexologoa, 2002an hasi zen lanean Emaizen, Vitoria-Gasteizeko Sexualitate arreta Zerbitzuko taldea haziz. Denbora honetan zehar, gazteen eta nerabeen, familien eta agente sozialen hazkuntza lanetan ibili da, azkeneko urteetan TRICS-etan espezializatzeaz gain.
- Miriam Tirado (@miriamtirado.cat) hazkuntza kontzienterako aholkularia, idazlea eta amatasun eta aitatasunen espezializatutako kazetaria da. Familiak aholkatzen ditu beren seme-alabak ulertzeko. 30 liburu eta ipuinen egilea: “Criar juntos”, “Sentir”, ”Límites”, “Infinito”, “El hilo invisible”, “Tengo un volcán” edota “GOA” bilduma, etab.
- Isa Duque (@lapsicowoman sare sozialetan), psikologoa, sexologoa eta terapeuta sistemiko familiarra da, heziketa zabal batekin generoan, gorputz terapian eta heziketa-erremintetan. 2006tik, praktika klinikoa eta formakuntza konbinatzen ditu hazkuntzaren, sexu integralaren hezkuntzaren, sare sozialen erabilpena zuzenaren, etab. Inguruan. 2015ean gune birtualera ematen du jauzia Psico Woman YouTube kanala sortuz. Kanal hau hainbat aldiz izan da saritua, gazteengandik hurbilago egoten lagundu diona, hain zuzen. Hainbat liburu eta heziketa-materialen sortzailea da: “Acercarse a la Generación Z”, “Sexualidades: guía inclusiva sobre sexo, placer, diversidad y consentimiento” eta “Acompañando a las nuevas generaciones en la era de las pantallas: bienvenidos a Tecnotopia”.
Haur txokoetan ere
Urteko lehenengo sei hilabeteetan, lan ildo berri bat jorratuko da: haur txokoen udal zerbitzuan parte hartzen duten haurren guraso eta tutoreentzako tailerrak, txikitatik afektibitatea eta sexu heziketa lantzearen garrantziari buruzkoak.
Asexora-T Gazteria Arloko sexu eta afektibitate gaietarako aholkularitza zerbitzuak emango ditu, eta estereotipoak, genero rolak, aniztasuna eta beste gai garrantzitsu batzuk aztertuko dituzte, nerabezaroan gertatzen diren aldaketa askoren atarikoa diren aldetik.