Hiriko jaien bilakaera jaietako programen bitartez kontaturik

1919

Irungo Udal artxiboan 1906 urtetik aurrera argitaratutako San Pedro eta San Martzial jaietako programen azalak eta egitarauak biltzen dira. Programa horiek, hamarkadaz hamarkada aztertuz gero Irungo jaiek izan duten bilakaera aztertu daiteke.

1919 urteko jaietako programak marrazki koloretsua darama portadan eta ekainaren 28tik uztailaren 1eko jaiegunetako ekintzak biltzen ditu. San Pedro eguneko diana, Villarrobleko diana eta ekainaren 1eko Abere lehiaketa gaur egungo jaietako programara arte mantendu diren ekintza gutxietako batzuk dira. Hortaz gain, zezenketa, hiriko pobreentzako bazkaria eta isiltasunerako deia programan ageri diren gauza bitxienetako batzuk dira. 1929 urteko programak, ordea, kolore gutxiago du eta publizitate kopurua nabarmenagoa da. 1939 urtean, Gerra Zibilaren arrastoekin, orokorrean ekintza gutxiago dakartzan programaren azalean “Garaipenaren urtea” irakur daiteke. 1949 urtean jaietako programara kolorea itzultzen da eta pixkanaka dantza eta bestelako ekintzak berreskuratzeaz gainera, programa uztailaren 2ra arte luzatzen da.

1959

1959 urtetik aurrera koloretako ilustrazioak ikus daitezke programaren orrialde guztietan. Hortaz gain, programaren barnean ekainaren 23ko San Juan bezperako ospakizunak eta beste zenbait egun sartzen dira. 1969 urtean, berriz, koloretako argazkiak ageri dira lehen aldiz programan eta boxeoa, judoa, harri jasotzaileak, … bezalako kirol ekintza berritzaileak ageri dira. 1979 urteko programaren nobedade nagusia azalean marrazki bat ageri dela da, barnean, gainera, kantineren argazkiak eta egitaraua lehen aldiz euskaraz zein gazteleraz irakur daiteke.

1989tik aurreko jaietako programek egungo programarekin antzekotasun handiak dauzkate bai orrialde kopuruan zein egituraren aldetik, batetik bestera diseinu kontu txiki batzuk ageri direlarik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude