Igandean Banku Mugikorreko Distantzia Luzeko Gipuzkoako Txapelketa egingo da Bidasoa ibaian

Datorren asteburuan, urtarrilaren 12an, igandea, Santiagotarrak kirol elkartea banku mugikorreko arraun taldeak distantzia luzeko Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko du. Banku mugikorreko Gipuzkoako Ligako hirugarren jaitsiera izango da, Bidasoa ibaian, 13:30etik aurrera.

Banku mugikorreko arraun liga Bidasoa ibaian abenduaren 14an, abenduaren 28an eta urtarrilaren 12an egiten diren hiru jaitsierek osatzen dute. Jaitsiera horiek erlojuaren aurkako modalitatean egiten diren estropadak dira. Behobiako zubitik irten eta aireportuko hormaren amaierara iristen dira kadeteak eta infantilak, 4.000 metro osatuz. Irteerak “punttetatik” egiten dira eta aireportuko hormaren amaierara iristen dira seniorrak eta gazteak, 6.000 metro osatuz.

Gipuzkoako klub guztiek parte hartzea espero da, 450 kirolari baino gehiagok 120 ontzitan baino gehiagotan parte hartuz. Santiagotarrak kirol elkarteko banku mugikorreko arraun taldeak 76 kirolarirekin parte hartuko du 25 ontzitan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude