Inauterietako desfileak zirkulazio aldaketak eragingo ditu larunbat eta igande arratsaldeetan

Irungo Udalak Udaltzaingoaren bidez jakinarazi duenez, martxoaren 1ean eta 2an, 16:15etik 20:00etara bitartean gutxi gorabehera, inauterietako desfileak direla-eta, hiriko hainbat lekutako zirkulazioa aldatuko da.

16:15etik aurrera, Letxunborro hiribidean, Zubi-Muxu plazatxoranzko erreia itxita egongo da, Anaka kaleko bidegurutzetik aurrera.

16:45etik aurrera

  • Anaka, Donostia, Zubi-Muxu eta Hondarribia kaleak, Colón ibilbidea, Gipuzkoa hiribidea eta San Martzial eta Prudencia Arbide karrikak itxita egongo dira, eta, hortaz, ez da izango Miguel de Astigar, Jacobo Arbelaitz eta Cipriano Larrañaga sartzerik.
  • Erdialdera sartzeko, Gipuzkoa hiribidea eta Luis Mariano kalea erabili beharko dira, Luis Mariano kalean betikoaren kontrako noranzkoan zirkulatuko baita.
  • San Juan plazako itzulbidea itxita egongo da.
  • Renferen geltokira normal sartu ahalko da, Anaka kaletik bakarrik baina.
  • Txanaleta plazako ibilbide luzeko zerbitzuen geralekua itxita egongo da.

Taxien geralekuei dagokienez, San Juan plazakoa itxita egongo da, eta José Ramón Agirretxe plazakoa, berriz, Gipuzkoa hiribidean eta Luis Mariano kalean barrena iritsiko da –esan bezala, Luis Mariano kalean, betikoaren kontrako noranzkoan zirkulatuko da–, eta Joaquín Gamón kalean eta Pikoketa karrikan barrena utzi, Elizatxo hiribiderantz.

Aparkalekuak

  • Colón ibilbidekoa Gipuzkoa hiribidean barrena iritsiko da –zirkulazioa eteteko agenteek Elizatxo hiribideko biribilgunetik pasatzen utziko dute–, eta Joaquín Gamón kalean, Aldapeta karrikan eta Artaleku kalean barrena utzi.
  • San Juan plazakoa Prudencia Arbide karrikako sarreratik bakarrik iritsiko da, San Juan plazako sarrera eta irteerak itxita egongo baitira.
  • Mendibilekoa Iparralde hiribidean barrena erabiliko da.

Desfilearen azkenak aurrera egin eta oinezkoen segurtasuna bermatu ahala kenduko dira murrizketak, 20:00etan gutxi gorabehera. Bitartean saihesbidea erabiltzea gomendatzen da.

Agenteek aldez aurretik eskerrak ematen dizkiete herritarrei, eta asteburuan ibilgailuaren erabilera planifikatzeko eskatzen diete; ibilgailua erabiltzekoak badira, aipatutako kaleetatik kanpo aparkatzeko aurrez.

Aldaketak Irunbus zerbitzuan

Inauterietako desfileek ere aldaketak ekarriko dituzte Irunbuseko lineetan:

L1 Zaisa-Ospitalea

  • Ospitaleko norakoan: 16:30etako irteeratik 20:00etara, gutxi gorabehera, autobusak Osinbiribileko biribilgunera iritsiko dira, eta geltokitik kanpo geratuko dira, Dunboako anbulatorioan bidaiariak jasotzeko. Ondoren GI-636 errepidetik desbideratuko dira, eta Letxunborro hiribidean barrena iritsiko dira ospitalera.
  • Zaisako norakoan: 16:30etako irteeratik 20:00etara, gutxi gorabehera, autobusak Aldabe mendiraino iritsiko dira. Bertan, buelta eman eta GI-636 errepidetik joango dira Osinbiribileko biribilgunera (Nafarroa hiribideko 18.ean geratuko dira bidaiariak hartzeko, baina geltokira sartu gabe), eta bertatik ohiko ibilbidea egingo dute Zaisaraino.

L2 San Juan – Katea – Txingudi

Azken irteera Fermin Calbetonetik 16:30etan, ordu horretatik aurrera eta 20:00etara arte, gutxi gorabehera, lineaburua Bidasoa LHII pareko eskola-autobusaren geltokian egongo da (Sindikala).

L3 San Juan – Artia

Azken irteera Fermin Calbetonetik 16:30etan, ordu horretatik aurrera eta 20:00etara arte, gutxi gorabehera, lineaburua Nafarroa 18 izango da.

L4 San Juan – Antzaran – Olaberria

Azken irteera Fermin Calbetonetik 16:15etan, ordu horretatik aurrera eta 20:00etara arte, gutxi gorabehera, lineaburua Olibondoen biribilguneko geltokian egongo da.

Desfileak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude