Iparraldeko eta Hegoaldeko baserritarrek Biriatuko muga traktoreekin itxi dute

Nekazarien protestak Biriatuko mugara iritsi dira gaur. AP-8an, Biriatuko autobideko ordainleku inguruan, Ipar eta Hego Euskal Herriko baserritarrak traktoreekin elkartu dira. Traktoreek errepidea bi noranzkoetan blokeatu dute. Guztira, 200 traktore inguru batu dira “Lehen sektorea bizirik!” lelopean deituriko mobilizaziora.

Kontzentrazioa goizeko 10:30ean hasi da eta Zaisa inguruan Nafarroatik eta Gipuzkoatik etorritako baserritarrak elkartu dira. Eguerdiko 12:30ak pasata, traktorean martxan jarri eta autobidera abiatu dira, Frantziatik zetorren traktore zutabera batzeko.

Auto pilaketak

Atzo Ertzaintzak jakinarazi zuenez, kontzentrazio deialdia 10:30ean hasi eta eguerdiko 14:00etan amaitzea aurreikusten zen. Ondorioz, elkarretaratzeak bi noranzkoetako trafikoan ondorio zuzenak izatea aurreikusten zen. Une honetan, arratsaldeko 15:30ean trafiko kamerek erakusten dutenez traktoreek bertan jarraitzen dute. Protesta 16:00etan inguru amaitzea espero dute.

Eetzaintzak atzo zabaldutako prentsa-oharrean, Eusko Jaurlaritzak A-8tik Frantziarako noranzkoan ez zirkulatzea gomendatzen zuen. Hau da, inguruan zirkulatu behar izanez gero, ordezko bideak erabiltzea aholkatzen zitzaien gidariei. Hala nola,  N-636, N-121 A, ñabardura batzuekin, GI20, eta abar.

Izan ere, traktore-ilara bat Nafarroatik mugaraino joatea aurreikusita zegoen, eta, elkarretaratzea amaitzen, berriz beren jatorrira itzultzea. Ondorioz, mugimendu horrek N-121 A errepideko trafikoan eragin zuzena izatea aurreikusten zen elkarretaratzearen joan-etorriko ibilbidean. Horretaz gain, Ertzaintzak traktoreen kontzentrazioak muga inguruko eskualdeetako trafikoan eragina izan zezakeela iragarri zuen: Bidasoaldean, Oarsoaldean, Donostialdean eta Bortzirietan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude