“Irun Hiria” Musika Bandak “Gure Zuzendariak” izeneko kontzertua eskainiko du urtarrilaren 31n, ostiralean. Kontzertu horretan azken 50 urteetan musika banda zuzendu duten zuzendariak omenduko dituzte. Kontzertua arratsaldeko 20:00etan izango da Irungo Amaia Kultur Zentroan.
Kontzertu berezi honetan bandak azken 50 urteetan izandako zuzendari bakoitzaren dedikazioa eta talentua goraipatuko dituzte. Zehazki, Primitivo Azpiazu, José Antonio Canoura, René Zugarramurdi, Juan José Iturrioz, Iñaki Gurrutxaga eta Garikoitz González omenduko dituzte. Horretarako, zuzendari bakoitzaren gidaritzapean interpretatuko da obren aukeraketa bat.
Sarrerak gonbidapenarekin
Kontzertua ikusteko sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, doan. Gonbidapenak turismo bulegoan, sarreren salmentarako webgunean eta, ikuskizunaren egunean, antzokiko leihatilan bertan eskura daitezke.



