“Irun Hiria” Musika Bandak Gabonetako Kontzertua eskainiko du abenduaren 20an

“Irun Hiria” Musika Bandak ekitaldi magiko batekin agurtuko du urtea. Familia osoarentzako kontzertua izango da aurtengo Gabonetako Kontzertua. Kontzertua ostiral honetan, abenduaren 20an, izango da, arratsaldeko 20:00etan Amaia Kultur Zentroan. Kontzerturako gonbidapenak turismo bulegoan, udaletxearen sarreren salmentarako webgunean eta ikuskizunaren egunean bertan antzokiko leihatilan eskuratu daitezke.

“Irun Hiria” musika bandatik jakinarazi dutenez, etxeko txikienak musikara hurbiltzeko leku bat izango da, musikaren bidez senti eta bizi dezaketen guztia deskubritzeko aukera izan dezaten. Gainera, haurrentzako filmen soinu-bandaz gozatu ahal izango dute dagozkien zinten zatiak proiektatzen diren bitartean, eta horrek ikuskizun paregabe eta entretenigarri bihurtuko du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude