Urtero moduan Irungo Udaleko Kultura zerbitzuak Olentzero eta Gabon Kanten Jaialdia eta Jaiotza eta Olentzeroen Erakusketa deitu ditu datozen Gabonetarako. Ohikoa den bezala, Kanten Jaialdia abenduaren 24an izango da, 19:00etan hasita, San Juan plazan. Erakusketa, berriz, Amaia KZn bisitatu ahalko da 2025eko abenduaren 12tik 2026ko urtarrilaren 4ra.
Hala gabon-kanten txapelketan nola erakusketan bi kategoria egongo dira: 16 urtetik beherakoak eta gorakoak. Parte hartu nahi duten pertsona edo talde guztiek azaroaren 10era arteko epea dute eskaera aurkezteko, egun hori barne, HAZeko bulegoetan. Lehiaketaren oinarriak HAZean bertan edo udal webgunean kontsultatu daitezke.
Gabon kanten lehiaketa
Gabon-kanten lehiaketako parte-hartzaileek ordezkari bat izendatu behar dute azaroaren 19ko 13:00etan Kultura zerbitzuko bulegoetan, Ospitale Zaharrean (Urdanibia, 6), egingo den bilerara joateko.
Gabon-kanten txapelketan parte hartzen duen talde bakoitzari 100 euroko dieta bat emango zaio. Kategoria bakoitzean 8 talderi emango zaie dieta hori gehienez ere, eta talde gehiago baleude modu proportzionalean banatuko da dieten zenbatekoa. Beren abesbatza jarduerarako Udal honen eskutik nolabaiteko diru-laguntza jasotzen duten abesbatzei 50,00 €-ko saria emango zaie.
Jaiotzak eta Olentzeroak
Jaiotzak eta Olentzeroak Amaia KZn entregatu behar dira abenduaren 10ean eta 11n, 15:00etatik 21:00etara. Jaiotzen gehienezko neurriak 125×100 zentimetrokoak izango dira eta Olentzeroena 200×150 zentimetrokoa.



