“Su-Artean. Gure-Artean” ekimena jatorri desberdineko bizilagunentzako topalekua izan da

Atzo, maiatzaren 21ean, “Su-Artean. Gure-Artean” ekimena hartu zuen Erlaitz Mendi Elkarteak Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.  Jatorri desberdineko bizilagunentzako topalekua izan zen. Guztira,  50 bizilagun batu ziren  Irungo Udalak eta Familia Laguna programak antolatutako jarduera honetan.

Elkartean afari merienda batez gozatu zuten, kultura eta jatorri desberdinetako bizilagunen arteko topagune bat sortzeko helburua izan zuena: elkar ezagutzarako, sareak sortzeko, udalerriko bizitzan parte hartzeko, eta hainbat jatorritako sukaldaritza-jakintzekin aberasteko ekintza izan zen.

Lehengo eta bigarren platerak, Moldabiako “Zeama” oliasko salda eta Senegalgo “Ceebu jën”-a, Familia Laguna programan parte hartzen duten lau kideek sukaldatu zituzten. Postrea berriz, Euskal Herriko “gazta tarta” eta “samin goxo” -a Irungo AEK-ko kideek sukaldatu zituzten.

Familia Laguna programa

Familia Laguna hezkuntza eta komunitate esparruan garatzen den kulturarteko familia akonpainamendu programa bat da, beste herrialde batzuetatik etorri berriak diren familiak adin bereko seme alabak dituzten tokiko familiekin harremanetan jarri eta elkartzen dituena. Irungo Dunboa eta Toki Alai ikastetxek hartzen dute parte eta datorren ikasturtean beste eskola bat batzea aurreikusia dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude