Irungo Dunboa ikastetxea Familia Laguna programara batu da

Familia Laguna, kulturarteko familia-akonpainamendu programa bat da. Programak beste herrialde batzuetatik etorri berri diren familiak adin bereko seme-alabak dituzten euskal edo tokiko familiekin harremanetan jartzen ditu. Hezkuntzaren eta komunitatearen esparruan garatzen den programa da. Egitasmoa EAEko hiru lurraldeetara zabaltzearekin batera, Irungo Dunboa ikastetxe publikoa programara batu da.

Elkarrekin Koop Txikik hamarkada bat darama proiektu honen buruan Gipuzkoan, eta dagoeneko 18 ikastetxetan dago martxan: 8 Donostian, 6 Errenterian eta 3 Andoainen. Bertako udaletxeek finantzatua.

Irungo Dunboa ikastetxean egindako ekitaldian Familia Laguna programaren ekintza-esparrua Bizkaira eta Arabara zabalduko dela ezagutzera eman da. Horrela, programara Bilboko Arangoiti Ikastetxe Publikoa eta Araban Gasteizeko Adurtza Ikastetxe Publikoa gehituta. Gainera, Gipuzkoan, Irungo Dunboa ikastetxea Publikoa batuko zaio programari.

Familia Laguna programaren zabaltzea Elkarrekin Kooperatibaren, Bilboko Aldaika Hezkuntza Elkartearen eta Gasteizko Adsis Fundazioaren elkarlanari esker gauzatu da. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak diruz lagundua egongo da.

Ekitaldian izan dira Nerea Melgosa Vega Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Julen Urkia Dunboa HLHIko ikastetxeko zuzendaria, Lola Boluda eta Garazi Zarauz Elkarrekin elkarteko koordinatzaileak, eta Gotzone Aranaga eta Xiomara Garache programan parte hartu duten bi familia. Azken horiek programan izandako esperientzia partekatu dute.

Nerea Melgosa sailburuak, besteak beste, inplikatutako ikastetxeak zoriondu ditu, eta Migraziorako Euskal Itun Soziala aipatu du, Familia Laguna bezalako programak garatzearen garrantzia azpimarratuz. Herritartasunaren, Immigrazioaren eta Asiloaren Kulturarteko VI. Plana gogorarazi du baita ere. “Onartu behar dugu kulturartekotasuna dela gizarte harreman berrien oinarria”.

Garazi Zarauz eta Lola Boluda elkarteko koordinatzaileek Bestalde honako adierazi dute: “urte hauetan Familia Laguna martxan jartzeak agerian utzi du ikastetxeek kulturarteko ikuspegia txertatu behar dutela, hezkuntza komunitate inklusiboa lortzeko”.

Era berean, adierazi dutenez, “programaren emaitza positiboek agerian utzi dute kulturarteko bizikidetza hobea dagoela eskola-komunitatean, bai eta iritsi berriak diren familien egokitzapenean ere, bai ikastetxera bai bizi diren udalerrira”. Beraien esanetan, “jarrera arrazisten prebentzio handiagoa dago”, eta ikasle berriek “euskararekiko motibazio handiagoa” dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude