Irungo Udaleko Hiri Bultzada eta Ekonomiaren Sustapeneko Arloak ’30ak 20 berriak dira’ kanpainaren seigarren edizioa jarri du martxan. Gaur asteazkenetik, irailak 16, Irun.market plataforman erabiltzeko deskontu-kodeak eskatzeko epea zabalik dago. Ekimen honen bidez, tokiko merkataritzan online zein aurrez aurreko erosketak sustatu nahi dira, Badoaren bidezko hiri-barruko banaketa kudeatuz. Nuria Alzaga lehen alkateorde eta arloko ordezkariak Berroa Farmazian aurkeztu du edizio berria, tokiko jarduera ekonomikoa, enplegua eta auzoetako bizitza indartzeko tresna gisa.
Aurreko deialdiaren arrakasta ikusita (673 parte-hartzaile, 1.184 bonu trukatuta eta ia 37.000 euroko fakturazioa), kanpaina berriak berrikuntza azpimarragarriak dakarzkie herritarrei zein komertzioei. Aurtengoan, 35 urtetik gorakoek 10 kode jaso ahal izango dituzte (ohiko 5en ordez). Gainera, atxikitako saltokiek ‘Denda fisikoan erosteko txekea’ eskaini ahal izango dute: 30 euroko balioa duen txekea 20 euroan eskuratu ahal izango da deskontu-kodea aplikatuta, dendan bertan erabili ahal izateko. Txeke hauek eskuratzean ‘Dendan jasotzea’ aukeratu beharko da eta eskaera-zenbakia erakutsi establezimenduan.
Interesdunek irailaren 29ra arte eskatu ahal izango dituzte deskontu-kodeak Udalaren webgunearen bidez. Kodeak eskatzaileen artean banatu ostean, trukeak egiteko epea urriaren 26an irekiko da eta abenduaren 4ra arte luzatuko da (abenduaren 11ra arte denda fisikoko txekeen kasuan).



