Osasun Bidasoa plataformak manifestazioa deitu du larunbat honetarako, otsailak 19, arratsaldeko 18:00etarako. Manifestazioa San Juan plazatik irtengo da eta 18 hilabetez Bidasoa Ospitaleko ebakuntza gelak ixteko erabakiaren aurka egingo da. Era berean, kirofanoak handitzea, berritzea eta hobetzearen alde agertu da Osasn Bidasoa plataforma.
Duela egun batzuk, Irungo Udalak, udal talde politiko guztiek babestuta EAJk izan ezik, adierazpen bat onartu zuen, Bortzirietako udalek ere babestutakoa, eta Osakidetzara eta Osasunbidera bidali, informazio gehiago galdegiteko eta elkarrizketa foroa martxan jarri bitartean Bidasoko ospitaleko kirurgia blokea erreformatzeko proiektua gelditzeko eskatzeko.
Osasun Bidasoa plataformak manifestazio batera deitu du, Bidasoko ospitaleko kirurgia blokea erreformatzeko proiektua gelditzeko exijitzeko: otsailaren 19an izango da, larunbatarekin, eta 18:00etan hasiko da, San Juan plazan. Ospitaleko profesionalek eta gizarte elkarteek osatzen dute mugimendua, eta Osakidetzaren, Irungo, Hondarribiko eta Bortzirietako (Lesakako, Berako, Arantzako, Igantziko eta Etxalarko) udalen arteko elkarrizketa mahai bat erreklamatzen du, “Bidasoko ospitale berriaren etorkizuna aztertzeko, 100.000 bat lagunei egiten baitie zerbitzu”.
Gaur, larunbaterako deitutako manifestazioa babestu dute, talde guztiek, EAJ-PNV izan ezik, herritarren erreklamazioak entzun daitezen eta profesionalen eta aurreikusitako proiektuak kaltetutakoen iritziak bildu bitartean Bidasoko eskualdeko ospitaleko kirurgia blokea erreformatzeko egungo proiektua gelditu dadin erreklamatzeko antolatu baita.