Otsailaren 17an irekiko da 2024an jaiotako haurrentzako gorostiak eskatzeko epea

Etorkizuna gara. Gorosti bat elkarrekin hazteko” lelopean ekimenaren 9. edizioa antolatu da. Ekitaldia aurreko urtean Irunen jaiotako haurrentzat eta berauen familientzat da, gorosti bat jasoko dute opari gisa. Otsailaren 17an gorostien banaketan izena emateko epea irekiko da. Aurten, martxoaren 29an, larunbata, izango da gorostiak banatzeko ekitaldia, larunbatarekin, udaletxeko arkupeetan.

Izena ematea

Ekitaldian parte hartu nahi duten familiek izena eman behar dute Udalaren webgunearen bidez, www.irun.org helbidean, edo 010 telefonora deituta, otsailaren 17tik martxoaren 9ra. Behin izena emateko epea bukatuta, familiek gorostia jasotzeko txandak finkatuko dira, eta eguna eta ordua posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie.

Gorostia, oparotasun sinbolo

Gorostia oso aukera egokia da ekitaldi honetarako, ingurumen arrazoiak eta arrazoi estetiko eta praktikoak kontuan hartuta, eta, gainera, oso ondo moldatzen da askotariko hazkuntza eta bizi baldintzetara; izan ere, baso autoktono orotan eta itsas mailatik gorako altitude orotan haz daiteke.

Ingurumenaren ikuspegitik, neguan da bereziki baliotsua, beronen fruituek fauna basatia elikatzen baitute, eta beronen estalki iraunkorrak, hura babesten; horrela, populazioak mantendu eta ugalarazten ditu.

Ekitaldian parte hartzen duten familiek beren helburu partikularretarako erabil dezakete, loreontzi batean edo lursail pribatu batean landatzeko, edo, behin birlandaketa bideragarria izateko adina hazi direla, baso publikoetako lurretan landatzeko.

Sinbologiari dagokionez, azkenik, tradizioaren arabera, gorostiak zorte ona eta oparotasuna ziurtatzen ditu. Era berean, negatibotasunaren kontrako talismana da, eta espiritu gaiztoak uxatzeko ahalmena du; hori dela eta, askotan, eguberrietan batez ere, etxeko sarreran zintzilikatzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude