Osasun Bidasoa Herri Plataformak Osakidetzak Bidasoako herritarren kataraten 250 ebakuntza Donostiako Poliklinikari, Quirón Salud, saltzeak sortutako egoera tamalgarria salatu du.
Bidasoako Eskualdeko Ospitaleko kontsulta espezializatuetarako eta ebakuntza kirurgikoetarako itxaron-zerrendak izugarri igo dira azken urteotan. Osasun Bidasoak arazo hori salatu duen arren, egoerak okerrera baino ez du egin, hobetzeko beharrezko neurriak hartu ez direlako.
Gure hobekuntza-proposamenak gure eskualdean erabilgarri dauden baliabide publikoak optimizatzea da, profesionalengan inbertituz eta Osakidetzako osasun-instalazioak handituz eta hobetuz.
Plataformako kideen ustez katarata-kirurgien pribatizazioa, Donostiako Poliklinikara desbideratuta, kaltlarria larriak eragiten dizkie herritarrei. Gainera, aurreikuspen faltagatik, arazoak sortzen ari dira. Adibidez, zentro pribatu batean ebakuntzarik egin nahi ez duten eta Bidasoako Eskualdeko Ospitalean kirurgia aukeratzen duten pazienteei ez zaie behar bezala bermatzen itxaron-zerrendan ordena mantentzea. Gainera, pazienteak, 80 urtetik gorakoak gehienak, Donostian egiten diren talde-bilera masiboetan zitatzen dira, prozeduraren eta aurretiazko tratamenduaren berri emateko (botikak eta kolirioak). Pertsona horien talde-arretak asko zailtzen du kataraten interbentzioa prestatzeko prozesu konplexua ulertzea, Osakidetzan ematen den banakako arreta pertsonalizatuarekin alderatuta. Tratamendu antikoagulatzailea hartzea bezalako egoerak ez dira modu pertsonalizatuan lantzen, eta arrisku handiak dakarzkie pazienteei.
Eran berean, Osasun Bidasoa plataformatik jakinarazi dute ezagutzen ez duten profesional batek egiten diela ebakuntza pazienteei, eta konplikaziorik izanez gero, ez da ziurtatzen profesional berak jarraipena egingo dionik. Hortaz gain, Poliklinikan alta eman ondoren pazienteen jarraipena ez dago antolatuta, ezta ziurtatuta ere. Ebakuntza egin eta 24 ordura alta ematen zaie Poliklinikan, bisita bakarra egin ondoren, eta pazienteak Osakidetzara bideratzen dira berriro, beharrezko jarraipen-hitzorduak erreserbatuta egon gabe. Ondorioz, pazienteek eta haien familiek erromesaldi bat egin behar dute osasun-zentroetan eta eskualdeko ospitalean, ezinbesteko jarraipen-hitzorduak lortzeko.
Horrek guztiak kalte larriak erasaten dizkie eragindako herritarrei, eta Osasun Bidasoa plataformaren ustetan osasunaren pribatizazioaren aldeko apustua egiten ari dela egiaztatzen du.
Osasun Bidasoak aurrekontuak osasun pribatura ez desbideratzea eta Bidasoako osasun publikoan inbertitzea eskatzen dio Osakidetzari. Itxaron-zerrendak hobetzeko, profesional gehiago eta lan-baldintza hobeak behar dira, azpiegituretan berehalako inbertsioak egitea, hala nola, Bidasoako Eskualdeko Ospitalean eraikin erantsi bat eraikiz, Oinaurren hirugarren anbulatorioa eraikiz eta Irun erdialdeko eta Dunboako anbulatorioak birmoldatuz eta handituz.