
Irun “Transpyr Coast to Coast” zeharkaldiaren, munduko txirrindularitza proba gogorrenetako baten, helmuga izango da. Ekainaren 14an gertatuko da hori, larunbatarekin. Zeharkaldiak 750 kilometro baino gehiagoko ibilbidea egingo du hirira iritsi arte, 7 etapatan banaturik eta 20.000 metroko desnibel metatua gaindituz.
Lasterketak Mediterraneoko eta Atlantikoko kostaldeak lotzen ditu, Pirinioetako paisaia ikusgarrietan zehar: erronka fisiko zein tekniko hutsa da. Zehazki, aurtengo edizioan, lasterkariek, elitekoak izan zein beren mugak probatu nahi dituzten afizionatuak izan, 750 kilometro baino gehiago egin eta 20.000 metroko desnibel metatua gaindituko dituzte, ingurune natural paregabe batean.
Horrela, Irun txirrindularitzaren epizentroa bihurtuko da, eta lasterkarien erresistentzia eta ahalegina ospatuko ditu, bere nortasun eta izaera erakutsita. Azken batean, kirolak tradizio handia du hirian, leku pribilegiatu batean, mendien eta itsasoaren artean, eta Irun helmuga ezin aproposagoa da abentura itzel honen bukaeraren lekuko izateko.
Transpyr Coast to Coast
Nazioartean, proba hau txirrindularitza munduko hamar erronka nagusietako bat dela jotzen da. Zazpi etapak osatzen dute, eta Pirinioak zeharkatzen ditu, ekialdetik mendebaldera, paisaia ezin ederragoetan eta askotariko lur gogorretan barrena. Benetako erronka da parte hartzaileentzat.