Irunek 2026ko Aurrekontu Parte-hartzaileetako proposamenak aukeratu ditu

Irunek 2026ko Aurrekontu Parte-hartzaileetako proposamenak aukeratu ditu. Segurtasunaren, mantentze-lanen eta ekitaldien arloko proposamenak izan dira proposamen bozkatuenak. Irungo Udaleko Gobernu Irekiaren eta Herritarren Arretaren arloak proposamen irabazleak argitaratu ditu Udalaren webgunean. Guztira, 2.405 pertsonek parte hartu dute bozketan.

Horrela, zaintza-kamerak jartzea (1.011 boto), larrialdi-zerbitzuetarako materiala erostea (976 boto) eta Udaltzaingoak herritarren segurtasuna kontrolatzeko bitartekoak eta tresnak hobetzea (909 boto) izan dira herritarren boto kopuru handiena lortu dutenak, eta horien atzetik datoz hirian zuhaitzak zaindu, ordezkatu eta landatzea (771 boto) edo auzoetan kultura-jarduera gehiago egitea (696 boto). Irungo Udaletik azpimarratu dutenez, aurtengo edizioa izan dela inoizko proposamenik anitzena jaso den urtea, beraz, horrek esan nahi du hiria hobetzeko herritarren inplikazioa handia dela.

Aurten lortutako parte-hartze kopurua 2024an  izandakoa baino pixka bat txikiagoa bada ere, 2.564 parte-hartzaile izan baitziren iaz (orduan lortu zen errekor historikoa), azken bozketa-prozesu honetan ikusi da azken edizioetan ezarritako inertzia positiboak jarraitzen duela. Boto kopuruari dagokionez, 9.977 jaso ziren; iaz, berriz, 10.830.

Aurreko irailaren 10eko aurrez aurreko saioan lortutako parte-hartzea baloratu behar da; izan ere, aurreko urtean baino % 40 parte-hartze handiagoa izan zen, eta, gainera,  pertsonen parte hartzea %98 igo zen eta aurre-bozketa prozesuan % 92,5 boto gehiago izan ziren.

Jon Ugarte ordezkariak azpimarratu duenez, “azken bozketa prozesuan parte hartu duten pertsonen kopuruak oso ona izaten jarraitzen du, nahiz eta iaz baino zertxobait txikiagoa izan, orduan errekorra hautsi baikenuen. Horrek adierazten digu herritarrek interes handiz jarraitzen dutela hirian hobekuntzak egiteko aukera handi hori, betiere beren eskaerei eta proposamenei erantzunez. Ildo horretan lanean jarraituko dugu, elkarren ondoan, Irun hiri hobea izan dadin, non herritarrek ere beren protagonismoa duten”.

Gogoratu behar da, guztira, Udal Aurrekontuko 1.500.000 euro gorde dela herritarrek erabakitzeko: 1.300.000 euro prozesu orokorretik ateratako proiektuetarako, eta 200.000 euro  hiriko gazteen proposamenetarako (16-30 urte).

Jarraian, prozesu orokorretik hautatutako proposamenak xehatzen dira:

ProposamenaBoto kopuruaKostua
Zaintza-kamerak jartzea1.01160.000 euro
Larrialdietako zerbitzuentzat materiala erostea97635.000 euro
Udaltzaingoak herritarren segurtasuna kontrolatzeko baliabideak eta tresnak hobetzea909180.000 euro
Hiriko zuhaitzak zaindu, ordeztu eta berriak landatzea77190.000 euro
Kultur jarduerak auzoetan69689.000 euro
Disuasio-aparkalekuen bideragarritasun plana55418.000 euro
Haur parkeetan ur-zurrustak jartzea beroa egiten duenerako55120.000 euro
Kultur programazioa sendotzea540150.000 euro
Kontzertuak Irunen518150.000 euro
Santiago karrikatik Santiago zubira doan bidegorria berritzea475170.000 euro
Auzo elkarteentzat karpak eta mahaiak erostea41720.000 euro
Plaiaundi kirol instalazioetako gimnasioa hobetu eta eguneratzea41318.000 euro
Molino errepideko zubian espaloiak egokitzea318150.000 euro
Tirolinen parkea29960.000 euro
Labe elektrikoa, buztinerako prentsa eta mahaiak erostea Zeramika Udal Tailerrerako.28915.000 euro
Kaleko katuen koloniak hobeto zaintzea27815.000 euro
Palmera Montero inguruan saskibaloi eta futbol zelaiak2714.000 euro
Hirian gurpildun aulkientzako plataforma baskulagarri bat duen trizikloa izatea25915.000 euro
“Irun gizalegez” kanpaina eta hautsontzidun zakarrontziak auzoetan.23553.000 euro

 

Jarraian, gazteen prozesutik hautatutako proposamenak xehatzen dira:

ProposamenaKostua
Kontzertuak, podcastak eta beste jarduera batzuk gazteentzat.50.000 euro
Musika elektronikoaren jaialdia gazteentzat kalean.30.000 euro
Kontzertu gehiago gazteentzat.20.000 euro
Aisialdiko begirale ikastaroa18.000 euro
Ikus-entzunezko materialak eta baliabideak gazte eta nerabeentzat18.000 euro
3D tailerrak eta baliabideak gazteentzat.15.000 euro
Kontsumo jasangarria bultzatzeko komunikazio eta sentsibilizazio kanpaina.15.000 euro
Gamer ekitaldia12.000 euro
Udako jarduerak gazteentzat uretako motoekin10.000 euro

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude