Irun´go Atsegiña elkarteak omenaldia jasoko du San Pedro egunean 100 urtez korporazioa laguntzeagatik

Irungo Udalak Irun´go Atsegiña elkartea omenduko du igandean, ekainaren 29an, San Pedro egunean. Izan ere, egun horretan, gutxienez, 100 urte beteko dira konpartsako buruhandiak eta erraldoiak udal korporazioa mezara bidean laguntzen hasi zirenetik. Ekitaldia San Juan plazan izango da, korporazioa Junkaleko plazatxotik itzuli eta gero, agintariek herritarren aurrean aurreskua dantzatu ondoren.

Efemeridea ospatzeko, Irungo Udalak omenaldi bat egin nahi dio kultur erakunde horri, udalaren esker ona eta aintzatespena adierazteko, ez bakarrik 1925etik hiriarentzat hain berezia den San Pedro eguneko ospakizunetan parte hartzeagatik, baizik eta urte hauetan guztietan hirian antolatutako ekitaldi ugarien alde egin duten lan nekaezinagatik.

100 urtez bidelagun

Zehazki, duela ehun urte dokumentatu zen lehen aldiz gaur egun Irun´go Atsegiñaren buruhandiak eta erraldoiak udal korporazioarekin batera Junkaleko elizara joaten San Pedro eguneko meza nagusira. Hala jasota dago Udal Artxibategian gordeta dagoen 1925eko jaien programaren sakelako edizioan. Garai hartan, korporazioa 9:30etan irteten zen, «Udal Banda, danbolindariak, gaitariak, erraldoiak eta buruhandiak» laguntzaile zituela, orduko programaren arabera.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude