Amaia KZak Udal Marrazki eta Pintura Akademiako ikasleek 2024-2025 ikasturtean egindako lanen erakusketa hartuko du ekainaren 1era arte. Erakusketa bihar, maiatzaren 23an, arratsaldeko 19:00etan inauguratuko da, arratsaldeko 19:00etan. Nuria Alzaga Irungo Udaleko lehenengo alkateorde eta Kulturako ordezkariak, Rakel Salinas eta Xabier Arribas Akademiako irakasleekin batera, erakusketaren nondik norakoak aurkeztu ditu gaur.
Alzagak nabarmendu duenez, “zirraragarria da urtero Amaia KZn Udal Akademiako ikasleen lan hautatuen bilduma ikustea. Erakusketak urte osoko lana laburbiltzen du, eta, dudarik gabe, merezi du ikustea, izan ere, generazioen arteko hainbat lan daude barne. Gustatuko litzaidake talentua eta irundar zigilu hori balorean jartzea”.
Bihar inauguratuko da erakusketa, hilak 23, 19:00etan, eta ekainaren 1era arte iraungo du. Asteartetik larunbatera ikusi ahalko da, 18:00etatik 21:00etara arte, eta igandeetan, 11:30etik 13:30era arte.
200 lan baino gehiago
Erakusketa 6 eta 93 urte arteko 67 parte hartzailek egindako berrehundik gora artelanek osatzen dute. Erakusketa hiru aretotan banatuta dago. Lehenengoan, handienean, programazioaren barruko proposamenetan oinarrituz egindako lanak jarri dira; tartean, mugimendu surrealistan inspiratutako hainbat ariketa, André Bretonen lehenengo manifestuaren mendeurrenaren kontura, eta, zehazki, Nisa Goiburu, Maruja Mallo, Kay Sage, Leonora Carrington, Remedios Varo eta emakumezko beste artista batzuengan inspiratutakoak.
Bigarrenean, Vivero-Hazitegia proiektuaren emaitza nagusia ikus daiteke, helduek eta haurrek elkarlanean collagea baliatuz egindako lan bat, baita ikasleek bakarka ikatz ziria eta teknika mistoak erabiliz albotik egindako eskala handiko erretratuak ere.
Azkenik, hirugarrenean, proiektu pertsonal bat landu duten ikasleek egindako olio eta marrazkiak daude, programaren barruan olioa erabiliz egindako paisaiekin batera.
Udal Marrazki eta Pintura Akademia
Irungo Marrazki eta Pintura Akademia espazio ireki bat da, urte osoan pintura eskolak ematen dizkiena helduei, gazteei zein haurrei, eta ikasleek beren proiektu pertsonalak lantzeko edo programazio didaktikoen barruan aritzeko aukera dute. Erakusketa hau, beraz, ikasturte osoan Anakan Fabiola Erregina kaleko instalazioetan egiten den lanaren isla da.



