Irun’go Atsegiñako erraldoi eta buruhandiak: 100 urte San Pedro Egunean Udal Korporazioa laguntzen

Aurten ekainaren 29an 100 urte beteko dira Irun´go Atsegiñako erraldoi eta buruhandiek, Irungo Udal korporazioaren lagunduz, Junkal elizarako bidea egiten dutela. Izan ere, 1925eko festa-programan jasota dago lehen erreferentzia hori. Horrela, 2025ean, gutxienez, mende bat beteko da konpartsa Udal Korporazioa Meza Nagusira laguntzen duenetik.

Datu hori 1925eko jaietako poltsikoko egitarauan islatuta ikusi daitke. Programa Irungo Udal Artxiboan gordeta dago eta, gainera, artxiboaren webgunean kontsulta daiteke. Bertan irakur daitekeenez: “Goizeko bederatzi eta erdietan: Udal Txit Gorenak, udal musika bandaren, danborradaren, gaiteroen, erraldoien eta buruandien eta ezpatadantzarien aurretik, elizara joko du MEZA NAGUSIA ospatzeko. Sakrifizio Santuaren amaieran Aita Santuaren bedeinkapena emango da.”

Urte hartan, erraldoi eta buruandiak ekitaldi instituzional batean sartu ziren, eta denborarekin Irungo jai-egutegiko irudi esanguratsuenetako batean bihurtu dena. San Pedro eta San Martzial jaiekin lotuta, euren presentziak tradizio partekatu baten forma hartzen lagundu du, herritarren, erakundeen eta kultur elkarteen artean. Ekainaren 29 bakoitzean, erraldoiek Udal Korporazioa Junkalerako bidean aurretik laguntzen dutela behin eta berriz ikusteak erakusten du Konpartsak Irunen irudimen kolektiboan duen lekua.

Urte hartako jai-egitarauan “Dr. Juaristiren hitzaldia” ere iragarrita ageri da, ekainaren 28an arratsaldeko zazpietan, Bellas Artes Antzokian, “Erraldoiak eta Buruandiak” izenburupean. Kointzidentzia hau ez da kasualitatea: garai hartan ere jakin-mina pizten zutela erakusten du, ez bakarrik herri-festa baten zati gisa, baizik eta balio sinboliko eta kultural propioa zuten elementu gisa, aztertu, hausnartu eta publikoari helarazteko modukoak. Irun’go Atsegiña Elkarteko lehendakari Jesus Rubiok adierazi duenez, “mendeurren honek ez gaitu soilik atzera begiratzera gonbidatzen, baizik eta ekainaren 29 bakoitzean Irun hiriarekin partekatzen dugunaren balioa aitortzera ere bai.

2025eko San Pedro Eguna

Mende bat igaro ondoren, eta urtero bezala, ekainaren 29ko irteera berriz ere Irun’go Atsegiña Elkartearen jai-programaren barruan egingo da, Irun hiriari eskaintzen zaion keinu gisa, udalaren aurrekontuari inolako kosturik eragin gabe, eta beharrezko gastu eta baliabide guztiak Elkarteak bere gain hartuta. Denboran zehar Elkartean parte hartu duten pertsonek elkarrekin partekatutako konpromisoaren adierazle da, Irungo bizi kolektiboan parte hartzeko borondatearekin.  Elkarteko kide garenontzat, Udal Korporazioa Junkaleraino laguntzea gure historiaren eta festaren aldeko konpromisotik sortzen den keinu bat da, eta harrotasunez egiten dugu, gure komunitateari eskaini nahi diogunaren parte gisa”, gaineratu du Irun’go Atsegiña Elkarteko lehendakari Jesus Rubiok.

Gainera, 2025ean Konpartsak bere irudi osatuena eta zainduena eskainiko du hain berezia den ekitaldi honetan. Lehen aldiz zortzi buruandi berriak elkarrekin aterako dira, XIX. mendearen amaierako ereduek inspiratuta, eta joan den maiatzaren 24ean aurkeztuak. Haiei gehituko zaizkie berriki zaharberritutako elkarteko erraldoiak, lehen aldiz konpartsa osoa, berrituta eta bere distira guztiarekin, kalean izango delarik.

Ehun urte geroago, lehen testigantza idatzi hura jaso zenetik, erraldoi eta buruandiak berriro aterako dira Udal Korporazioarekin batera Junkalerako bidean, hiriaren, bere tradizioen eta hauek posible egiten dituztenen artean partekatutako historiaren lekuko bizi gisa.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude