Irungo Udalak, alkatetzako ebazpen baten bidez, 2026ko ekitaldiko Dirulaguntzen Deialdi Orokorra onetsi du. Bertan 33 dirulaguntza-lerro sartzen dira, Udaleko Arloen artean kudeatutakoak, eta guztira 2.067.500 euroko aurrekontua dute. Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan eskatu ahalko dira laguntzak; printzipioz, urtarriletik aurrera
Deialdi orokor horretako dirulaguntza-lerroak hainbat arlotakoak dira, hala nola gizarte-programak eta jarduerak egitea, euskara sustatzea, ekimena eta berrikuntza bultzatzea, etxebizitzetako irisgarritasuna eta efizientzia energetikoa hobetzea, edota merkataritzaren digitalizazioa. Eta, horiekin batera, deialdian beste zenbait eremu hartzen ditu: garapenerako laguntza, kultura-, hezkuntza- eta kirol-jarduerak sustatzea, eta auzoetako ekimenak sustatzea auzo-elkarteen bidez, besteak beste.
“Dirulaguntza hauek funtsezkoak dira hiriko bizitza hobetzen, eta aktiboago eta dinamikoago bihurtzen duten proiektuak bultzatzeko. Horien bitartez, udal-baliabideak hiriko ekimenen esku jartzen ditugu: hots, Irunen jarduerak bultzatzen, enplegua sortzen eta hobekuntza energetikoa edo etxebizitzako irisgarritasuna bezalako beharrei erantzuten dieten ekimenen esku”, adierazi du Cristina Laborda Irungo alkateak.
Hazkunde handiena izan duten diru-laguntzen artean honako hauek ditugu, besteak beste: dendak alokatzeko laguntzak K-Bizia proiektuaren barruan (60.000 eurotik 115.000 eurotara), lokal komertzialak birgaitzeko laguntzak (100.000 eurotatik 120.000 eurotara), kirol-ekitaldietarako laguntzak (50.000 eurotik 65.000 eurotara), eta auzo-elkarteentzako laguntzak (60.000 eurotik 70.000 eurotara).
Udalak ebazpena urtea amaitu aurretik sinatzea lortu du, eta horri esker, interesdun diren erakundeek, familiek eta enpresek urtearen hasieratik bertatik aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, ekitaldiaren plangintza eta aurreikuspenak hobeto antolatzeko aukera emanez.
Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan eskatu ahalko dira laguntzak; printzipioz, urtarriletik aurrera. Egun horretatik aurrera, dirulaguntza-ildo bakoitzari buruzko informazio guztia eskuratu ahal izango da: baldintzak, inprimakiak, eskaera egiteko modua, epeak…
Dirulaguntza-lerroa
- Gizarte Ongizateko Arloaren eskumenen esparruko jarduketak: 65.000 €
- Adinekoen elkarteen jarduera-programak: 50.000€
- Garapenerako laguntzarako proiektuak: 250.000€
- Irungo ikastetxeetako gurasoen elkarteen jarduerak: 8.000€
- Irungo ikastetxeen heziketa-jarduerak: 30.000€
- Hezkidetza-jarduerak: 8.000 €
- Gazte elkarteen eta haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten elkarteen programa eta jarduera: 23.900€
- Kultur-jarduerak: 36.000 €
- Kirol-jarduerak: urtekoak edo garaikoak: 250.000€
- Kirol-jarduerak: eskola-kirola: 20.300 €
- Kirol-jarduerak: ekitaldi eta jarduera zehatzak: 65.000€
- Enpresak sortzeko laguntzak: e-Gaztea eta e-Berritzailea proiektua: 40.000 € (e-Gaztea)
- 20.000 € (e-Berritzailea)
- Irungo merkataritzaren interes estrategikoko proiektuak, Merkataritza Plan Estrategikoaren esparruan: 100.000 €
- 1.lerroa: 25.000
- 2.lerroa: 60.000
- 3.lerroa: 15.000
- K-Biziak Alokairua proiektua: 115.000€
- K-Biziak: Irungo lokal komertzialen birgaikuntza: 120.000€
- Auzo-elkarteentzako dirulaguntzak: Auzoetako liburutegiak: 35.000€
- Auzo-elkarteentzako dirulaguntzak: Internet: 4.800 €
- Auzo-elkarteentzako dirulaguntzak: jarduerak: 70.000€
- Euskaraz Baietz! Irungo ikastetxe eta elkarteek euskararen erabilera sustatzeko proiektuak: 31.500€
- Entitate pribatuek euskararen erabilera sustatzeko proiektuak: 4.700€
- Euskararen Nazioarteko Eguneko jarduerak: 4.000 €
- Gizartean euskara sustatzeko jarduerak: 6.500€
- Paisaia linguistikoaren euskalduntzea: 15.000€
- Gu ere Bertsotan (Irungo ikastetxeetako bertsolaritza-ikastaroak): 26.000€
- Memoria historiko eta demokratikoa berreskuratzeko proiektuak: 10.000€
- Irungo institutuetako hizkuntza-ohituretan eragiteko dirulaguntzak :15.000€
- Irisgarritasuna hobetzea: 160.000€
- Efizientzia energetikoa hobetzea: 300.000€
- Bizitegi-eraikinen egitura birgaitzea: 120.000€
- irun.market OTT eta/edo online salmenta-plataforman parte hartzen duten saltokien inbertsio digitala : 10.000 €
- Emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta LGBTIAQ+ aniztasuna sustatzeko jarduketak: 14.800€
- Irungo inauterietan parte hartzen duten konpartsak 22.000
- Auzo-elkarteek liburuak, ekipamendu informatikoa eta altzariak erostea 17.000



