Julián Sánchez parkea bi astez itxiko dute bertan usoen kontrako sare bat jartzeko

Gaur hasi dira Julián Sánchez parkearen egituran usoen kontrako sare bat instalatzeko lanak. Parkea San Miguel auzoko Donostia kalean kokatua dago. Lanek bi aste inguru iraungo dute, eta bukatu arte parkea itxita egongo da, segurtasuna bermatzeko.

Irungo Udaleko Obra, Mantentze Lan eta Azpiegitura arloak jakinarazi duenez, sareta jarri aurretik, egitura goitik behera garbituko dute, obren lehen egunean eta babes-elementu berriaren instalazioarekin koordinatuta. Lanak amaitu ondoren, oraindik programatu gabeko fase batean, segurtasun-zorua aldatuko da, eta jolas-elementu batzuk berrituko dira, txukunduta edo ordezkatuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude