Bihar, abenduaren 19an, Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak Death Café saioa hartuko du. Death Cafe heriotzari buruzko eztabaida-talde antolatu bat da, gidoi itxirik eta helburu zehatzik gabea. saioa arratsaldeko 17:30ean hasiko da.
Bidasoa Zurekin Eskualde Errukitsuak, Gaixotasun kroniko aurreratua duten edo hiltzeko prozesuan dauden pertsonei eta haien zaintzaileei laguntzeko elkarteak antolatutako ekintza da. Saio hauen helburua da heriotzaren kontzientzia soziala sustatzea hainbat ikuspuntutatik, bizitza baloratzeko eta heriotzarekin zerikusia duen guztiari buruz hitz egiteak dakarren tabua hausteko.
Antolatzaileek ohartarazi dutenez, ekintzan izena ematen duten 15 pertsonek izango dute saioan parte hartzeko aukera. Informazio gehiago eskatzeko edo izena emateko 623 16 58 50 zenbakira WhatsApp bidez idatzi edo bidasoazurekin@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaltzea beharrezkoa da.
Death Cafe modeloa Jon Underwoodek eta Sue Barsky Reidek garatu zuten, Bernard Crettazen ideietan oinarrituta. 2011tik ia 4.000 saio egin dira 40 herrialde baino gehiagotan.
Death Cafe-n, kafe bat eta bizkotxo bat hartu bitartean askatasunez hitz egin nahi da heriotzaz. Ez da dolurako laguntza bat, ezta esperientzia pertsonaletarako laguntza leku bat ere. Ez du dirurik bildu nahi. Halaber, ez du topaketaren ondoriorik atera nahi. Isilpekoa eta errespetuzkoa da.