Irungo Udalak eta Gurutze Gorriak Ukrainarekin zerikusia duen iruzur saiakera baten berri eman dute

Errusiaren inbasioak Ukrainan sortu duen gerra dela eta, Udaltzaingoak ohartarazi du iruzur-saiakera bat egon daitekeela egun hauetan Ukrainaren alde egiteko laguntza humanitarioarekin zerikusia duena.

Joan den asteazkenean, Gurutze Gorriko arduradunek Udaltzaingoari jakinarazi zioten zenbait pertsona “Ukraina suspertzeko” dirua eskatzen ari direla kalean, antza denez erakundearen izenean. Abisua jaso ondoren, udaltzainak leku horretara joan ziren, baina une horretan ez zuten inor aurkitu bertan.

Nolanahi ere, Gurutze Gorriaren helbidearen bidez egiaztatu ahal izan da ez dagoela horri buruzko kanpaina ofizialik. Era berean, entitate horretatik, herrian duen ordezkaritzaren bidez, jakinarazi nahi dute inoiz ez dutela horrela biltzen dirua eta,
beraz, iruzurra dela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude