IGA abesbatzak eta Oskarbi taldeak Amaia Kultur Zentroan emanaldia eskainiko dute igandean

Kultura arloak jakinarazi du igandean, martxoaren 13an, kontzertu bat izango dela Amaia KZn, 19:00etan, eta herriko bi taldek joko dutela: Oskarbi taldeak e IGA Abesbatzak. Emanaldian, bakoitza bere aldetik eta batera ere arituko dira bi taldeak. Oskarbi taldea euskal musikako talde historikoetako bat da, 1966az geroztik dabil jardunean eta disko berria dute (“Kantua zueri”), eta hori aurkeztuko dute Amaia KZn. Diskoko kanta gehienak konposizio berriak dira, baina beste kanta batzuk ere berreskuratzen dituzte koru laguntzaz.

IGA Abesbatza, oraingoz, Irungo gazte-abesbatza bakarra da. 2019ko azaroan sortu zen, eta ahots mistoen abesbatza da. Gaur egun, 15 eta 35 urte bitarteko gazteek osatzen dute abesbatza, eta Eneko Amundarain Irastorza da zuzendaria. Ibilbide laburra izan arren, ekitaldi ugaritan parte hartu dute, eta hainbat musika-estilotako lanak interpretatu dituzte.

Sarrerak 5 euro balio du, eta ohiko tokietan eros daitezke: Luis Marianoko turismo-bulegoan, www.irun.org/entradas helbidean, edo Amaia KZko leihatiletan, ordubete lehenagotik, sarrerarik geratzen bada saltzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude