
Katea auzoko bizilagunak Gazako genozidioaren kontra egiteko indarrak batzea erabaki dute. Horretarako, lanegun guztietan arratsaldeko 20:00etan elkarretaratzeak egiten dituzte, elkarrekin genozidioaren kontra soinua ateratzeko.
Euskal Herriko beste hainbat lekuetan egiten ari den bezala, kazeroladaren hotsa ere Kateatik entzuten da. Elkarretaratzea Ugalde autobus geltokian egiten dute. Atzo arratsaldean egin zuten azkeneko kontzentrazioa eta egunero hala jarraitzeko asmoa dute bizilagunek, genozidioa amaitu arte behintzat.



