Pikoketa kalea itxita egongo da abuztuaren 18ra bitarte konponketa lanak egiteko

Irungo Udalak Udaltzaingoaren bidez jakinarazi du Pikoketa kalerako sarbidea trafikoari itxita egongo dela gaurtik aurrera. Pikoketa kalearen eta Colón pasealekuaren artean dagoen oinezkoen pasabidean konponketa lanak egiten ari dira. Konponketa lanek abuztuaren 18ra arte iraungo dute eta, bitarte horretan, kalea trafikoari itxita egongo da.

Joaquin Gamon, Berrotaran, Pikoketa, Aldapeta, Legia eta Mayor kaleetara sartu nahi duten ibilgailuek Aldapeta kaletik sartu beharko dute, Colón pasealekutik. Udaltzaingoak gomendatzen du seinaleztapenaren jarraibideak betetzea.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude