Kemen dantza taldeak emanaldia eskainiko du igandean Amaia KZn

Iturria: Kemen dantza taldea.

Irungo Kemen Dantza Taldeak zita garrantzitsua du urtero Amaia Antzokian egiten duen saioa. Aurtengoa igande hoenetan, apirilaren 6an, izango da. Emanaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Sarrerak 5,50€ euroan eskuratu daitezke, Amaia KZren webgunean, turismo bulegoan edo antzokiko leihatilan, emanaldia hasi baino ordubete lehenago.

Aurtengoan, saioa bertako Gipuzkoako dantza sorta eder batekin hasiko da ikuskizuna, kontrapas, zortziko eta hainbat dantza-jokoz osatutakoa. Erriberari keinu bat eginez, Murtxante eta Korteseko dantzak ekarriko dira gurera nafar dultzainaz lagunduta.

Harrobiko gazteenek plazaratutako hainbat dantza ikusteko ere aukera izango da. Eta amaitzeko, kolorez betetako Luzaideko dantzekin borobilduko da saioa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude