Lurmaitte udalekuek haurrei udaz gozatzeko beste modu bat eskaintzen diete

Lurmaitte udaleku irekiek haurrei udaz bete modu batean gozatzeko aukera eskainiko diete. Euskaraz, haurrek jolas libreaz gozatzeko aukera izango dute, natura esploratzen duten bitartean. 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzako udaleku hauetan irudimena, motrizitatea, jolasa, askatasuna eta sormena landuko dituzte.

7 eta 12 urte arteko haurrek Lurmaitte abentura udalekuez gozatu ahalko dute. Udaleku horietan erreka espedizioak, txangoak, orientazioa, babeslekuak, ikerketak, sua egiten, labanak eta sokak erabiltzen ikasiko dute. Uztailaren 1etik 26ra goizeko 9:30etik 13:30era  egingo dira. Udalekuen egoitza Meakako Auzo Elkartea izango da, nahiz eta haurrek ingurua esploratzeko aukera izango duten.

Tarifak, berriz, asteka banatzen dira: aste bat 95 euro, bi aste 175 euro, hiru aste 260 euro eta lau asteak 350 euro. Gainera, anai-arrebei beherapenak egingo zaizkie prezioa. Izena emateko deitu 627 54 68 64 telefono zenbakira edo idatzi lurmaitte@gmail.com helbide elektronikora.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude