- San Martzial kaleko 5. zenbakian
- Marka ekologikoak
- Zainketa naturala
Minime Irungo San Martzial kaleko 5. zenbakian kokatutako denda da. Osasuna eta ongizatea zaintzeko espazio honek norberaren zaintzarekin eta edertasun naturalarekin loturiko produktuak eskaintzen ditu. Izan ere, dendan aurki daitezkeen marka guztiak ekologikoak dira. Olga Mendez Hernandez Minimeko dendariak azaldu duenez, ontzi berrerabilgarriak edo ontzirik gabeko produktuak eskaintzeagatik bereizten da denda.
Minime osasun eta zaintza naturaleko gune gisa defini dezakegu.
Zehazki, Minime pertsonen osasuna eta ongizatea zainduko duten produktu naturalak aurkitzeko espazio bat eskaintzeko asmoz sortu da. Dendan dugun guztia bizimodu osasuntsuagoa eta ingurumenarekiko errespetua sustatzeko pentsatuta dago.
Nola erabaki zenuten Irunen horrelako denda bat irekitzea?
Eragin ziguna izan zen, alde batetik, merkatuak kontsumo arduratsuago baterako duen joera eta, bestetik, gure aletxoa eman beharra. Badakigu urteetan zehar planeta kaltetu dugula, eta orain zaintzea dagokigu. Ardura hori sentitzen dugu, eta errespetuaren eta iraunkortasunaren filosofia hori islatuko zuen espazio bat ekarri nahi izan genuen Irunera.
“Dendan dugun guztia bizimodu osasuntsuagoa eta ingurumenarekiko errespetua sustatzeko pentsatuta dago”
Zer motatako produktuak saltzen dituzue dendan?
Norberaren zaintzarekin eta edertasun naturalarekin lotutako produktuak eskaintzen ditugu batez ere: aurpegiko eta gorputzeko kosmetika naturala, ile tratamenduak eta dekolorazio ekologikoa, aromaterapia, makillaje naturala eta ontziratu gabeko produktuak (infusioak, lurrinak…). Baina drogeria ekologikoko atal bat ere badugu, larruazala eta ingurumena errespetatzen dituzten garbiketa produktuekin.
Denda San Martzial aldapako 5. zenbakian dago. Kokapen ezin hobea, ezta?
Irungo erdigunean gaude, oso toki irisgarrian, HAZren aurrean. Horrek aukera ematen digu jendearengandik hurbil egoteko eta auzoko bizitzan aktiboki parte hartzeko.
Tailerrak ere antolatzen dituzue; beraz, merkataritzagune bat ez ezik, espazio aktibo bat ere bada.
Bai, hori da ideia. Minime ez da denda bat bakarrik, ezagutzak, esperientziak eta bizi filosofia naturalago eta jasangarriago hau partekatu nahi duten pertsona guztientzako topagunea izatea ere nahi dugu.
Gaur egun, arreta handiagoa jartzen diegu kontsumitzen ditugun produktuei, lupaz begiratzen baititugu osagaiak.
Izugarri. Gero eta jende gehiagok du etiketak irakurtzeko eta zer erosten ari diren ulertzeko interesa. Gure bezeroek alternatiba naturalak bilatzen dituzte, kimikagai erasokorrik gabe eta osasunerako zein planetarako onura errealekin.
Kontsumo kontzienteenak ere eragina du ontzietan eta produktuak paketatzeko moduan.
Erabat. Minimen garrantzi handia ematen diogu horri. Ontzi berrerabilgarriak edo ontzirik gabeko produktuak eskaintzen ditugu, hala nola xaboi solidoak, xanpuak, gelak edo ontziratu gabeko detergenteak. Bezeroek beren ontzia ekar dezakete, edo hemen berrerabil daitekeen ontzi bat eros dezakete, hondakinen murrizketa sustatzeko.
Zer markarekin egiten duzue lan?
Ditugun marka guztiak ekologikoak dira eta gure balioak partekatzen dituzte. Planeta errespetatzeaz gain, konpromiso soziala duten sinadurak bilatzen ditugu. Adibide on bat Diar Argan marka da, emakume Marokoarren kooperatibekin zuzenean lan egiten duena, independentzia ekonomikoa eta bizi baldintza hobeak izaten lagunduz. Gainera, Henna Morena, Weleda, Alma Secret eta Saigu markekin ere lan egiten dugu, besteak beste.
Gehien saltzen diren produktuei dagokienez, nabaritzen al duzue modaren eragina?
Denetarik saltzen dugu, baina azpimarratzekotan, esango nuke xaboiak, desodoranteak eta xanpu solidoak direla arrakastatsuenak. Barietate handia dugu, eta bezeroei asko gustatzen zaizkie, praktikoak eta iraunkorrak direlako, eta, gainera, hondakin gutxiago sortzen dutelako.
Minimen ere oparitzeko ideiak aurki ditzakegu. Zer aukera eskaintzen dituzue opari original eta kontziente bat bilatzen dutenentzat?
Bai. Baditugu zainketa naturaleko pack-ak eta kutxatila bereziak, etxerako dekorazio artikuluak eta bisuteria arduratsuko aukera oso polita. Adibidez, Wakan Atelierrekin lan egiten dugu, lepoko pertsonalizatuak baititu: bezeroak lokarria aukera dezake, kotoi organikozkoa baita, eta Bufaloen adarrekin egindako piezak konbinatu, edo piezak bereizita erosi. Be Dogon Art marka ere badugu, belarritakoak, eskumuturrekoak eta ebanozko egurrezko lepokoak egiten dituena. Opari paregabeak dira, eskuz eginak eta atzean historia handia dutenak, modu kontzienteago eta bereziagoan oparitzeko aproposak.
“Bezeroek beren ontzia ekar dezakete, edo hemen berrerabil daitekeen ontzi bat eros dezakete, hondakinen murrizketa sustatzeko”
Nolakoa da zuen bezeroen profila?
Batez ere tokiko jendea da, hemengoa, kontsumo aukera arduratsuagoak bilatzen dituena. Hala ere, jende asko etortzen zaigu bisitan, oraindik gaian oso aditua izan gabe, kontsumo naturalago horretan lehen urratsak egin nahi dituena.
Gaur egun deskontu aktiboa duzue Irunerorekin batera. Zertan datza?
Bai, oraintxe bertan % 10eko deskontu kupoia eskaintzen dugu, dendako produktu guztietan erabil daitekeena. Pertsona gehiagok ezagutu gaitzaten eta aukera natural eta iraunkorrak probatzera anima daitezen gonbidatzeko modu bat da.
Etorkizunari begira, zer erronka edo helburu jartzen dizkiozue zeuen buruari?
Gure helburua ildo beretik hazten jarraitzea da: marka berriak aurkitzea, bereziki tokikoak edo hurbiltasunekoak, eta beti produktu naturalak, errespetuzkoak eta kalitate onekoak eskaintzea. Minime Irunen kontsumo arduratsuaren erreferente izaten jarraitzea nahi dugu.




