Azaroaren 25eko, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguneko, jarduera-programaren esparruan, Irungo Udaleko Berdintasun Zerbitzuak, Aldarte elkartearekin batera, ‘Ver-nos’ dokumentalaren proiekzioa antolatu du, emakume lesbianek bizi dituzten hainbat intersekzio ikusarazteko. Datorren ostegunean, azaroaren 27, arratsaldeko 18:00etan izango da Emakumeen Etxean. Sarrera libre izango da, aforoa osatu arte.
‘Ver-nos’ dokumentala
‘Ver-nos’ dokumentalak aitzakia izan nahi du emakume eta pertsona ez-bitar errefuxiatuekin topaketa eta elkarrizketa gune bat sustatzeko, zeinek ikusgarritasun lesbikoaren eta erbestearen inguruko bizipenak partekatuko dituzten. Ezarritako isiluneei buruzko eta norbanakotik baina, batez ere, kolektibotik eraikitzen diren erresistentzia-estrategiei buruzko hausnarketak egiten dira. Proiekzioa eta gero, solasaldi bat egongo da.



