Motxila pertsonalizatuak sortzeko tailerra antolatu du Familia ta Lagun programak apirilaren 5erako

Familia ta Lagun programaren zazpigarren saioak motxila pertsonalizatuak egiteko tailerra antolatu du apirilaren 5erako, larunbaterako. Irungo Udaleko Gazteria sailak GazteARTEan bidez antolatutako tailerra 4-11 urte arteko haurrentzat eta beren gurasoentzat izango da. Tailerra Txikilab Haurtxokoan (Jose Antonio Loidi Bizkarrondo kalea, 12) egingo da, goizeko 10:30etik 12:30era.

Ekimena doan da eta izen-emateak martxoaren 28tik apirilaren 3ra tartean egin beharko dira udal webgunean. Plazak mugatuak dira. Familia ta Lagun tailerren helburua aisialdi denboraz gozatzeko espazio baten sorrera da, hainbat ekimen sortzaile, dibertigarri eta hezigarriekin (urezko kirolak, yoga, familychef, bizikletan paseoak, etab.).

Motxila pertsonalizatuak

Zehazki, saio honetan, jasangarritasuna eta sormena landuz etxeko txikiak jostunak bihurtuko dira. Horretarako, material birziklatuen bitartez, bizitza berri bat emango zaie hainbat oihal eta materialei, eta motxila pertsonalizatuak sortuko dira.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude