Nuria Culla artistak kontzertua eskainiko du ostiralean Eskola kalean

Irundarrek doako kontzertu batez gozatzeko aukera izango dute ostiral honetan, abuztuaren 22an. Nuria Culla artista donostiarraren eskutik, 22:00etan, Eskola kalean.

Kontzertua udako kultur agendaren barruan kokatzen da. Kontzertura bertaratzen diren pertsonek bossa nova, jazza, rocka, neosoul-a edo pop elektronikoa bezalako estiloak uztartzen dituen proposamen musikal batez gozatu ahal izango dute.

Nuria Culla

Nuria Culla abeslari, gitarrista eta konpositore donostiarra da, eta 2013an hasi zuen bakarlari ibilbidea, indie-folk eta pop alternatibo estiloen artean mugituz. 2018an bere lehen EP akustikoa argitaratu zuen, “Lluvia de marzo en Venecia”, eta 2021ean talde formatuan estreinatu zen, “I used to” eta “Casi nada” singleekin. 2024an bere lan berria, “Hamaika gau”, argitaratu zuen. Bidaia musikal horretan, bere ahotsak, instrumentu gehiagoz inguratuta, jazza, soula eta bossa nova estiloen sofistikazioa eta pop soinu eta soinu elektroniko gaurkotuenen freskotasuna eta bizitasuna uztartzen ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude