Oiassok 44.240 bisitari izan ditu 2025ean, museoaren 20. urteurrena ospatzeko atarian

Oiasso Museoak bere daturik onena lortu du 2025. urtean bisitari kopuruari dagokionez : 44.240 bisitari izan ditu guztira museoak. Hau da, 44.000 pertsona baino gehiago. Gainera, Bisitarien herena, 14.000 pertsona inguru, Irundarrak dira, hots, %20 pertsona gehiago joan da aurreko urtearekin alderatuta. Testuinguru honetan Oiasso museoa 20. urteurrenaren ospakizunerako prestatzen ari da, 2026ko uztailaren 20an beteko baitu bere bigarren hamarkada martxan.

2025. urteko zifrak iazkoa gainditu du, bisitariak  % 14,5 gehiago izan baitira. Hala, aurreko urteetako goranzko joerari eusten dio. Errekor hori apirilean inauguratu ziren terma erromatarrekin dago lotuta; izan ere, mugarri kulturala izan da hiriarentzat, eta nabarmen handitu du museoaren presentzia.

Horixe nabarmendu dute bai Cristina Laborda Irungo alkateak, baita Nuria Alzaga Kulturako ordezkariak ere, zeinek Irunen bizi izan den urte erromatarraren azterketa egin baitute, Aizpea Goenaga museoko zuzendaria eta Juanjo Jimenez zuzendariondokoarekin batera.

Irundar bisitarien gorakada

Azterketa horren daturik esanguratsuenetarikoa izan da hiritarrek museoarekiko izan duten harrera ona; izan ere, bisitarien herena (14.000 lagun inguru) irundarrak dira, hau da, % 20 gehiago 2024. urtearekin alderatuta. Hazkunde horrek argi eta garbi uzten du Oiasso Museoa erreferentziazko kultur-gunea bihurtu dela irundarrontzat.

Bisitariei buruzko txostenaren arabera, bisiten % 60a Gipuzkoatik dator, eta orotara % 68a Euskal Autonomia Erkidegokoak dira. Datu horiek berriro ere nabarmentzen dute museoaren garrantzia eta gertuko publikoa erakartzeko duen gaitasuna. Halaber, erreferentziazko kultur-gune gisa finkatzen dute, haren irismena Irundik haratago baitoa.

Bisitak jardueren arabera banakatuz gero, erakusketa iraunkorrak bisiten % 41a hartu du 2025ean zehar, eta jarraian daude Dies Oiassonis jaialdia, % 17arekin, eta aldi baterako erakusketak, % 16arekin. Konferentziak, ikastaroak, kontzertuak eta tailerrak urteko bisiten % 11 izan dira, Xantalen Ermitako bisitak % 10a eta FICAB geratzen den % 5a. Datu horiek islatzen dute museora joaten diren pertsonen eta museoak hartzen dituen proposamenen aniztasuna, bai eta museoak duen gaitasuna erakusketak, dibulgazio historikoa eta jarduera kulturalak konbinatzeko ere. Horrekin guztiarekin batera, kontuan hartu behar ditugu Irugurutzetako labeak, zeinak itxita egon baitira eraberritze-lanen ondorioz.

Cristina Labordaren hitzetan, “adierazle horiek onak dira, eta baieztatzen dute lortu den errekorra, hein handi batean, terma erromatarren aztarnategi arkeologikoari esker izan dela. Izan ere, oso harrera ona izan dute, 2.000 urte geroago berriro ere ikusgarri egon ostean. Proiektu hori mugarri bat da museoarentzat zein hiriarentzat. Nabarmen gainditu ditu urtearen hasieran egindako aurreikuspenak, bai bisitarien kopuruari dagokionez baita publikoaren hazkunde egonkorrari dagokionez ere, proposatutako jardueren bidez lortutakoa”, adierazi du alkateak.

20. urteurrena ospatzear

Oiasso Museoak bere 20. urteurrena izango du datorren uztailaren 20an. Jazoera hori haren ibilbidearen unerik onenean dator, aurreko urtean errekorra gainditu baitu bisitarien kopuruan. Carmen Calvo-k, lehengo Kultura ministroak, zuzenduko du ekitaldia. Data hain esanguratsu hori bat dator Dies Oiassonis jaialdiaren XVI. edizioa eta hurrengo astelehenarekin. Aurten, jaialdia uztailaren 15etik (asteazkena) 19ra (igandea) izango da, eta, beraz, aktibitateak jardunaldi berezi horretara ere luzatuko dira. Ondorioz, hein batean behintzat, jaialdi erromatarrari jarraipena emango dio.

2026a hazkunde iraunkorreko urtea izango da, Irugurutzetako interpretazio-zentroa irekiko eta “Txikito Trena” martxan jarriko baitira. Berrikuntza horiek FITUR azokan aurkeztuko dira, eta aukera emango dute museoko eskaintza kultural eta turistikoa handitzeko, bai eta bisiten ibilbidea luzatzeko ere, erakargarriagoa izan dadin bai tokiko biztanleentzat bai bisitarientzat. Helburua da kultura-proiektu bizia eraikitzen jarraitzea, hiriarekin eta bere ondare-ingurunearekin lotutakoa.

Nuria Alzagarentzat, Kultura eta Hiri Bultzadako ordezkariarentzat, “urteko balantze on honek baieztatu egiten du Oiasso Museoak garrantzi estrategikoa duela Irungo eskaintza turistikoan, eta publiko berria harrapatzen jarraitu behar dugula, batez ere beste herrialdeetakoak, baina gure hiriko publikoa galdu gabe. Egundoko zifra horiek kemena ematen digute programa anitz eta erakargarria ematen jarraitzeko museo honetan, urtero integratuagoa dagoena Irungo egunerokoan”.

Azkenik, Oiasso Museoko zuzendariak, Aizpea Goenagak, nabarmendu du % 78ko hazkundea izan dela azken bi urteotan Imsersoko bidaia-programan izandako bisitetan. Iaz, hain zuzen, 4.404 bisitari izan ziren, batez ere Gaztela eta Leon, Madril eta Kataluniakoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude