Irungo Katea auzotik Olaberria auzora doan GI-3452 errepidean inausketa lanak egingo dira datorren astean zehar. Lanak 6+420 eta 6+520 KPen artean dauden zuhaitzetan egingo dira. Lanak behar bezala egiteko, galtzada erabat moztuko da bi noranzkoetan, eta guztiz itxiko da zirkulaziorako lanek eragiten dioten zatia.
Errepidearen itxiera
Lanak lau egunetan zehar egingo dira; martxoaren 3tik, astelehenetik, martxoaren 6ra, ostegunera. Ondorioz, errepidea 8:00etatik 17:00etara itxiko da. Ordu horietan, ibilgailu arinak GI-3452 errepidetik desbidera daitezke Katea auzotik edo Estebenea tabernatik Santa Elenea ermitaraino doan errepidetik, Irungo erdigunera iristeko. Bestalde, ibilgailu astunak ezin izango dute errepide horretara sartu ezarritako itxiera ordutegian. Obrak behar bezala seinaleztatuta egongo dira.



