Irungo Udaleko Obra, Mantentze Lan eta Azpiegitura arloak jakinarazi duenez, errepideetako zuloak konpontzeko kanpaina bat egingo da urriaren 13tik 16ra. Horren ondorioz, zenbait aldaketa izango dira zirkulazioan hiriko zenbait puntutan, gaueko 22:00etatik goizeko 07:00etara. Lanen aurrekontua 242.000 eurokoa izango da, BEZa barne, eta kontratuaren iraunaldia bi urtekoa da.
Urriaren 13tik 14erako gauean, igandetik astelehenera, San Martzial, Hondarribia eta Aduana kaleetako lanak bukatu nahi dira:
- San Martzial kalearen goiko aldean, San Juan plazara iristeko eremuan. San Martzial eta Junkal kaleen bidegurutzean moztuko da zirkulazioa. Seinalista bat egongo da desbideraketa seinalatzeko eta zaborraren kamioiei eta larrialdietako ibilgailuei bide emateko. Langile horrek, gainera, sarbidea emango die Sarjia kaletik irten eta ohiko norakoaren kontrakoan zirkulatu behar duten ibilgailuei.
- Hondarribia kalean, Laboral Kutxaren bulegoaren pareko zebrabide goratuan. Ibilgailuak konponduko den eremuaren ondotik doan bidegorritik desbideratuko dira.
- Aduana kalean bi puntu konponduko dira, 15. atariaren parekoa eta Trengizon kalearen ingurukoa. Colón pasealekuaren eta Aduana kalearen arteko bidegurutzean moztuko da zirkulazioa. Seinalista bat egongo da desbideraketa seinalatzeko eta zaborraren kamioiei eta larrialdietako ibilgailuei bide emateko.
Urriaren 14tik 15erako gauean, astelehenetik asteartera, Elizatxo hiribidea eta Serapio Mujika eta Alfonso Morales kaleak konponduko dira:
- Elizatxo hiribidean, Deskarga kalearen sarreratik Irundarraren biribilguneraino. Seinalistak jarriko dira, beste norakoan bidea txandaka emateko. Deskarga kaletik datozen ibilgailuei Arretxerantz joateko biratzen lagunduko diete haruntza badoaz eta, erdialdera joan nahi badute, bidea emango diete goranzko norabideko erreitik.
- Serapio Mujika kalean, Pio XII.aren plazaren eta Jose Egino kalearen bidegurutzeetan eta 26. atariaren parean, edukiontziak dauden lekuan. Seinalista bat egongo da Serapio Mujika eta Alberto Larzabal kaleen bidegurutzean desbideraketa seinalatzeko eta zaborraren kamioiei eta larrialdietako ibilgailuei bide emateko. Desbideraketaren berri emateko seinalea jarriko da Jose Egino eta Elkano kaleen arteko bidegurutzean.
- Alfonso Morales kalean, bidegurutzean, motorren erreserbatuaren amaierara arte. Aurreko puntuko funtzionamendu bera erabiliko da.
Urriaren 15etik 16rako gauean, asteartetik asteazkenera, Euskal Herria hiribidearen goranzko erreia konponduko da, 19. atariaren parean. Ibilgailuak aparkatzeko tokietara desbideratuko dira. Zaborrak biltzeko kamioiak datozenean, lana etengo da, zabor-biltzaileek bere lana egin dezaten. Palari bat eta seinale bat izango dira goranzko zentzua galarazteko eta garajearen bertakoek kontrako noranzkoan sartu ahalko dira.