Martxoaren 28ko iluntzean Irungo eraikinetako argiak itzaliko dira Planetaren Ordua ekimenarekin bat egiteko

Irungo Udalak, Garapen Iraunkorreko arloaren bidez, aurten ere  “Planetaren ordua” ekimenarekin bat egingo duela iragarri du . Eraikin publiko eta partikularretako argiak itzaltzeko deialdia datorren larunbaterako egin da (martxoak 28), gaueko 20:30etik 21:30etara. Ekimen honen bitartez Klima Aldaketaren aurkako borroka posiblea dela ikustarazi nahi da.

Planetaren ordua ez litzateke klimaren aldaketaren aurkako borrokarako kanpaina handiena izango udalerrien eta udalen laguntzarik gabe. Urtero, mundu zabaleko hiriek kanpainarekin ados daudela erakusten dute monumentu eta eraikin garrantzitsuenen argiak itzaliz.

COVID-19 birusaren ondorioz bizi dugun egoera ezohikoa dela eta, dagokion araudiarekin bat etorriz, “WWFk jardunaldi horretarako aurreikusitako kaleko ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki du. Hala ere, 20:30etik 21:30etara Espainiako etxe eta monumentu eta eraikin nagusi guztietako argiak itzaltzea eskatzen jarraitzen dugu”, azaldu du Munduko Natura Funtsak.

Garapen Jasangarriko ordezkari Borja Olazabalek bere egin ditu WWFren hitzak. Adierazi duenez, “uste osoa dugu Planetaren Orduaren espiritua inoiz baino beharrezkoagoa dela itxaropen, batasun eta lankidetza mezu bat helarazteko gizadiak aurrez aurre dituen mehatxu handiei aurre egiteko, hala nola klima aldaketari eta naturaren suntsipenari aurre egiteko”.

Horrela, Irungo Udalak Udaletxeko, Menchu Gal Museoko eta San Martzial elizako argiztapena itzaliko du hilaren 28an (larunbatean) 20:30etik 21:30era eta ekimen horrekin bat egiteko gonbidapena egiten die irundarrei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude