Sentitzen dena zure bloga estreinatu eta handik 20 minutura

Munduari gure proiektua, gure enpresa edota gure gaitasunak erakusteko Internetera jauzi egitea pentsatzen ari garenean, burura datozkigun plataformen artean bloga da lehenetarikoa.

blogs1
Egia esatera, oso ideia ona da:
• Oso pertsonala delako
• Merkea delako
• Arauak geuk jartzen ditugulak
• Primerako aurkezpen-gutuna delako
Asteak (edo minutuak, asmoen, ezaugarri teknikoen eta zailtasunen arabera) planeatzen, konfiguratzen eta edertzen eman ondoren, estreinatzeko eguna heldu da.
Geure burua aurkezteko post (sarrera) handinahia publikatu eta gure lagunen artean sare sozialetan hedatzeari ekiten diogu.
Baliteke korrika joatea Googlera, zeure buruaren bila. Hotzikarak joko zaitu, zure blogaren izena zuzenean idatzita ere inondik inora agertzen ez zarela egiaztatu orduko… Gero jakingo duzu normala dela, Googlek denbora behar duela sortzen den guztia indexatzeko, eta artikulu batzuk publikatu arte ez zaitu “garrantzizkotzat” hartuko.
Eta orduan lehen krisialdia dator: zer idatzi?
Ixten edo abandonatzen diren blog-proiektu gehienak publikatzeko tenorean erregulartasun faltaz izaten dira, oro har hizkuntzez eskasiaz.
Inportantea da gai-zerrenda oparoa edukitzea, aldiro-aldiro ideiak atera eta egoki garatu ahal izateko. Gai zehatz baten inguruan sailak planeatzea ere ongi dago. Aldez aurretik prestatzeak problemak alboratzen lagunduko dizu.
Hona gure gomendioa: blogari argi berderik ez piztea gutxienez 30 artikuluren gaiak prest eta zazpi edo zortzi idatzita izan arte. Hobe da tarte zabalaz aritzea ezen ez gero presioa jasatea. Zure jarraitzaileek hasi orduko huts egiten ari zarela ikusten badute, pentsa zer nolako irudia transmititzen diezun…
Eta batik bat, serioski har ezazu: artikuluetan edukia garrantzizkoagoa da grafismo kontuak edo twitter plugin egoki bat lortzea baino.
Pablo Moratinos
Marketing online-aholkularia
3yMedia Comunicación Digital

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude