Real Uniónek III. Enpresen Kluba Txapelketa antolatuko du bihar goizerako, ekainaren 8rako, larunbaterako. Klubeko babesle eta laguntzaileentzako txapelketa da. Txapelketak futbolaren inguruko jardunaldi lasai batez gozatzeko aukera eskaini nahi du, babesle eta kolaboratzaile ezberdinek elkar hobeto ezagut dezaten.
8 taldek hartuko dute parte, lau taldeko bi multzotan banatuta. Txapelketak ligaxka bat izango du eta multzo bakoitzeko lehenengo biak finalerdietarako sailkatuko dira. Partidak Galeko anexoan jokatuko dira.



