Recicla Birziklatu elkartea urriaren 14an egingo den ibaiaren garbiketa prestatzen ari da

Argazia: Recicla Birziklatu

Recicla Birziklatuk urriaren 14an, larunbatean, Bidasoa ibaiaren garbiketa egingo du, “Bidasoa Ibaia Garbi 2023” proiektuaren barnean.Jarduera,  Bidasoa Ibaiatik zein lehorretik hondakinak biltzean datza, Lesakatik, Beratik, Urruñatik, Biriatutik, Hendaiatik, Irundik, Hondarribira arte.

Eta ekintzaren  formatuak Recicla Birziklatu Elkartearen filosofiarekin jarraituko luke, orain arte egin duten moduan. Elkartetik adierazi dutenez, “era positibo eta atseginean sentsibilizatzea, helduei eta gazteei ingurune naturalez gozatzea, kirola eginez hondakinak biltzen diren bitartean”.

Ur inguruneko garbiketa ekimen honetan parte hartzeko prest dauden enpresek emandako materialarekin egingo da. Esaterako, Kayakak, piraguak, paddle surf taulak edo baita surf taulak ere. Ibaitik jaisteko eta aldi berean zaborra kentzeko euskarri egokienak direla uste dutelako. Enpresek emango duten materiala mugatua izango da, eta boluntarioei beraiena ekartzeko  aukera emango diete. Lurreko garbiketa bide-gorritik eta pasealekuetatik egingo da eta boluntarioek garbiketa oinez, edo eta bizikletaz,  egin ahal izango dute.

Garbiketaren eremua

Udal bakoitzari garbitu beharreko ibaiaren zati bat esleitu zaio, beraz, boluntarioek euren bizilekuan jardun beharko dute. Horregatik, mugaren bi aldeetan Bidasoa ibaiarekin muga egiten duten 7 udalerriengana zuzendu dira; Lesaka, Bera de Bidasoa, Biriatou, Urruña, Hendaia, Irun eta Hondarribia. Behin garbiketa amaitua, ibaitik ateratako hondakin guztiak ikusgai jarriko dira, herritarrengan ikusmen inpaktua sortzeko helburuarekin.

Elkartearen helburua

Recicla Birziklatu Elkartearen jarduketa-esparrua Bidasoa Eskualdea dela kontuan hartuta, helburua da Plaiaundiko padurak, Bidasoako ibaia eta uharteak eta haien ibilgua berreskuratzea, gizakien ekintzaren ondorioz hondakinen metaketa nabaria den inguruneak garbituz. Elkartetik adierazi dutenez, “bat egin behar dugu, zaborrak mugak ulertzen ez dituela erakusteko, eta gure hizkuntza edo nazionalitatea edozein dela ere, denok norabide berean egin behar dugu arraun gure Natura Ondarea zaintzeko. Uste dugu haren berreskurapena eta kontserbazioa garrantzia dutela eta ezin dugu denbora gehiago igaro ezer egin gabe”.

Jarduera hau boluntarioen laguntzari eta hauen lankidetzari esker burutuko da:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Udalak. : Lesaka, Bera , Urrugne, Biriatou, Hendaia, Irun eta Hondarribia.
  • Txingudi (TXINZER), Ura (Uraren Euskal Agentzia), Bil Ta Garbi, CPIE (Euskal Itsas Bazterra), Hirigune Elkargoa zerbitzuak.
  • Kayak Euskal Herria, Surf Teknika, Tribord Hendaya, Central Surf, Lehena Ecole de Surf, Santiagotarrak, Arteka Ocean, Ecole de Surf Hendaye.
  • Bioterra – FICOBA, Alkain, Bidassoa Basque Brewery, Mucha Kombucha, Surflogic , Askora catering.

Garbiketara joan nahi duten boluntarioek, urez edo oinez, izena eman beharko dute Recicla Birziklatu elkartearen webgunean. Garbiketaren jarduera 08:30etan  hasiko da eta 12:30etan amaituko da. Boluntario bakoitzak bere bizilekuko garbiketara joan behar du. Azkenik, behin garbiketa amaituta, 12:30etan Irun eta Hendaia arteko Mugako oinezkoentzako zubian piknika izango da.

Bildutako hondakinak, berriz, Avenida zubiaren bi aldeetan erakutsiko dira. Garbiketarekin ekonomia zirkular baterako oinarrizko 3 baldintzak lantzen dira, hau da, hondakinen murrizketa, berrerabilpena eta birziklapena. Era berean, Recicla Birziklatu elkarteak 2030erako Garapen Jasangarriaren Helburuetan lagundu nahi du jarduera honekin.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude