Txingudiko Ekoetxeak ibilaldi gidatu bat antolatu du irailaren 20rako, asteazkenerako, “Ezagu Txingudi: San Lorentzo urmaela, oreka berreskuratuz” izenburupean. Ekintza Plaiaundi Parkean egingo da eta helduentzako da. Ordu eta erdiko iraupena izango du, 10:30etik 12:00etara.
Ekintzak bi helburu nagusi ditu: alde batetik, urmaelaren eboluzioa eta klima-aldaketara nola egokitzen ari den erakustea, eta bestetik, pertsonek naturarekiko lotura indartu eta ohitura jasangarriei buruzko aholkuak jasotzea.
Ibilbidean zehar, parte hartzaileek San Lorentzo urmaela begirada berri batekin ikusteko aukera izango dute, baita ingurunearen bilakaera historikoa ulertzeko ere. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute Txingudiko Ekoetxeak webgunean.



