San Miguelek auzoko jaiak ospatuko ditu irailaren 29ra bitarte

Auzoko jaien ospakizun egutegia aurrera doa eta oraingoan San Miguel auzoari txanda iritsi zaio. Ospakizun ekitaldiak gaur bertan, irailaren 22an, hasi eta irailaren 29ra bitarte luzatuko dira. Horretarako, hainbat ekintza egingo dira auzoko gune ezberdinetan.

  • Irailaren 22, 24 eta 26

9:30etik 13:00etara Adinekoen gizarte-zentroan: ate irekien jardunaldia, osasunerako gimnasia.

  • Irailaren 25ean

17:00etan Jarduerak Adinekoen Gizarte zentroan: toka txapelketa, bingoa, boloak,…

17:00etan Julián Sánchez parkean “11-17 urte bitarteko gazteentzako jarduerak, kaleko hezitzaileekin”. Giza futbolina.

19:00etatik 21:00etara – Julián Sánchez parkeko txosnan jaien aldeko pintxo-potea euro baten truke(auzo elkartea antolatzailea). Mariachi Orlando eta musikak giroturik.

  • Irailaren 26an

18:00etan Jaien hasiera kalejira Bidasoako Erraldoiak taldearekin. Hasiera Luis de Uranzu kalean eta amaiera  Julian Sanchez parkean.

18:00etan I.Tute txapelketa (antolatzailea: Bar Refugio).

18:30etik 20:30era Julian Sanchez parkean: Globota, ur-zezenak eta buruhandiak, alpargata jaurtiketa.

21:00etatik 00:00era Musika: Aitana Grandes + Gare SAXen emanaldia

  • Irailaren 27an

JULIAN SANCHEZ PARKEAN:

10:00etik 14:00etara XII. San Migel auzoko petanka txapelketa.

10:00etik 14:00etara Bigarren eskuko eta artisautza azoka (euria egiten badu, Lezo kaleko arkupeetara joango dira)

10:00etik 13:00etara: Adinekoen Gizarte zentroan: Postre lehiaketa, bolo txapelketa eta beste ekintza batzuk.

10:00etik 13:00etara: Haur eta gazteentzako ekintzak Gerraren aurkako horma-irudi bat egin, zure estutxea margotu (2€), tatooak.

10:00etik 14:00etara  I. Igel kolonbiarra eta Toka txapelketa.

10:30etan Haur danborrada auzoko kaleetan zehar. (Hasiera auzo elkartearen lokalean eta amaiera Julian Sanchez parkean)

16:00etan Adinekoen zentro sozialean VI. MUS txapelketa (antolatzailea: Indartu taberna)

17:30etik 18:30era Julián Sánchez parkean Dantza akademien erakustaldia, My Dance Studio eta 22 Academyren eskutik.

18:30etik Auzoko haurrentzako merienda, Ortzargi garagardotegiaren laguntzarekin.

19:00etan Ur-zezenak eta buruhandiak

20:00etatik 22:00etara  Karaokea

21:00etan  Festen aldeko bingoa (1 euro). Kartoien salmenta, tiket salmenta gunean.

22:00etik 00:30etara Julián Sánchez parkea: Disko festa.

  • Irailaren 28an

JULIAN SÁNCHEZ PARKEAN:

09:00etan Diana Irungo Txistulari Taldearen eskutik, Caser Egoitza Zentroan geldialdia eginez.

10:00etatik 12:00etara Patata tortilla lehiaketa. Babeslea: Cerveceria La Global

10:00etan Haurren lasterketa BATek antolatuta

12:30ean Auzoko hildakoen omenezko meza

12:30ean Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua

17:00etik 18:00era Dantza erakustaldia, Ainhoa eta Sol de Lotoren eskutik

18:30ean Mugan Swing taldearen musika emanaldia

20:30ean Globota jaien itxiera

  • Irailaren 29an

17:30ean Umearen eguna ferietan, Caseren txokolatada, Onena croissantsekin eta Berto magoarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude