San Pedro Eguneko jarduerak Irunen

IRUN MISA MAYOR AURRESKU Y CONCIERTO DE LA BANDA 20130629 FOTO FERNANDO DE LA HERA

Irungo Udaleko Kultura arloak datorren larunbatean, ekainaren 29an, San Pedro egunean izango diren jardueren berri eman nahi du.

Eguna 08:00etan hasiko da, Irun Hiria Musika Bandaren San Pedroko Dianak eta Jostailu Dultzaineroen Diana jotzen hasten direnean hiriko auzoetan barrena.

10:45ean, Udalbatza jarraigoan irtengo da San Juan plazatik, Junkaleko Andre Mariaren Elizara joateko, eta haiekin, Txistulari Taldea, “Irun hiria” Musika Banda eta Irungo Atsegina elkarteko erraldoiak.

11:00etan, Meza Nagusia izango da elizan bertan. Eskaintzan, parrokiako abesbatzak Eslavaren “TU ES PETRUS” interpretatuko du, hiriko beste abesbatza batzuekin batera.

Mezaren ondoren, 12:00etan, Junkaleko plazatxoan, Aurreskua dantzatuko du Udalbatzak.

Eta goiza bukatzeko, San Juan plazako arkupetan, 12:30ean, San Pedroko kontzertu tradizionala, “Irun hiria” Musika Bandaren eskutik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude