Santiagoko Korrika Eguna atzeratu dute, eguraldia dela eta

Eguraldia dela eta, biharko egunean zehar, martxoaren 2an, Santiago auzoan egitekoa zen Korrika Eguna atzeratzea erabaki dute. Antolatzaileek jakinarazi dute ez dutela eguraldi txarrarekin eguna aurrera eramateko azpiegitura nahikorik eta hori izan dela erabakia hartzeko arrazoia.

Dena den, Santiagon Korrika Eguna egin ahal izateko data berria jarri bezain laster horren berri emango dutela azaldu dute. Era berean, Korrika Egun hori antolatu ahal izateko gogotsu lan egin duten guztien inplikazioa eskertu dute eta, beranduago bada ere, Santiagon ere Korrika Eguna egingo dela ziurtatu dute.

Hala ere, Palmera Monteron programatutako Hitz gurutzatuak lehiaketa normaltasunez egingo da 10:00etatik aurrera.

Iganderako aurreikusita zegoen erromeria ibiltariari dagokionez, antolatzaileen asmoa da programatuta zegoen bezala mantentzea, alegia, 17:00etan emango zaio hasiera ibilbideari, Urdanibia plazatik Zabalgune plazaraino. Igandean ere eguraldiak laguntzen ez badu, erromeria Dunboa Ikastetxera eramango da, eta bertan musikaz, abesbatzez eta dantzaz gozatzeko aukera izango da, Irungo hainbat kultur elkarteren partaidetzarekin, hala nola, Meakako Adixkideak, Txorimaloak taldea, Kemen dantza taldea, Eraiki dantza taldea eta Meaka dantza taldeak, Landetxa-Katea Elatzeta elkartea, Lagun artean, Atzokoak, Narbartenea eta Ametsa abesbatzak, EKT eta Maite Muxiko taldea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude