Santiagotarrakeko arraunlariek 13 domina lortu zituzten larunbatean Bidasoa ibaian

Argazkiaren egilea: J.J. Portos

Joan den larunbatean, urtarrilaren 17an, Santiagotarrak kirol elkarteko banku mugikorreko arraun taldeak distantzia luzeko Gipuzkoako Txapelketan parte hartu zuen. Gipuzkoako ligako bigarren jaitsiera izan zen, Bidasoa ibaian jokatu zena. Jaitsiera honetan Santiagotarrak taldeak 29 ontzirekin hartu zuen parte eta 77 arraunlari aritu ziren arraunean. Guztira 13 domina lortu ziren: urrezko 2, zilarrezko 7 eta brontzezko 4.

Santiagotarren parte-hartzearen emaitzarik aipagarrienak Marko Piquer eta Unai Aginagalde haurren scull bikoitzaren eta Izar Bereau eta Garazi Yarzabal emakumezkoen haur-scull bikoitzeko garaipenak izan ziren.  S.D.Santiagotarrak-BMko banku mugikorreko arraun taldearen hurrengo konpromisoa urtarrilaren 31n Bidasoa ibaian jokatuko den Euskadiko Jaitsiera Txapelketa izango da, Hondarribi A.E.k antolatuta.

Jaitsiera Liga

Jaitsiera Liga Bidasoa ibaian antolatzen diren lau jaitsierek osatzen dute: abenduaren 20an Santiagotarrak elkarteak antolatua, urtarrilaren 3an Hondarribi Arraunek antolatua, urtarrilaren 17an Santiagotarrak elkarteak antolaturiko Gipuzkoako Txapelketa eta urtarrilaren 31n Hondarribia Arraun Elkarteak antolaturiko Euskadiko Txapelketa.

Jaitsierak erlojuaren aurkako estropadak dira, ontziak minuturo ateratzen dira, beteranoek, infantilek eta kadeteek 4.000 metro egiten dituzte Behobiako zubitik Hondarribiko puntaleraino; eta gazteen eta seniorren txalupek 6.000 metro egiten dituzte Behobiako zubitik Hondarribiko puntaleraino.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude