“Solo en casa” filma emango da abenduaren 28an Irunen

Irungo Udaleko Kultura arloak, datorren abendua 28rako aurreikusitako “Harry Potter y el Prisionero de Azkaban” filmaren proiekzioaren bertan behera geratu izana dela eta, egun berdinerako, 17:00etan Amaia KZn, “Solo en casa” filmarekin proiekzioa antolatu du. Gabonetako klasiko paregabea, hain zuzen. Sarrera doan izango da, nahiz eta aurretik erretiratu beharko den, bai Amaia KZko webgunean bai fisikoki turismo bulegoan edota kultur zentroko leihatilan.

Hortaz, bertan behera geratu dira ere aurreikusiak zeuden animazio jarduera guztiak, nahiz eta Gabonetako jertse batekin bertaratzen diren guztiak zozketa batean parte hartu ahalko duten.

Gainera, Gazteria arloak, GazteARTEan, jardunaldia osatuko du zenbait jarduerekin Pio XIIko karpan:

10:30 – 13:30: kreazio-tailerrak.

11:30 – 13:00:magia tailerrak Aritz Magoarekin.

11:30 – 13:30: animazioa Asier Burgueteren eskutik.

Hala nola, 16:00etatik 17:00etara, Aritz Magoak zenbait magia trikimailu egingo ditu filma ikusteko ilaran dauden guztientzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude